Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 18,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Elkarrizketak OnLine »  Peio Larranaga, Txomin Uribe eta Angel Azkue

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketak OnLine

Peio Larranaga, Txomin Uribe eta Angel Azkue

  'Elvisabuelo' taldeko kideak

Elvis Presley abeslariaren kantuen bertsioak egiten dituen 'Elvisabuelo' taldeko hiru musikari izango dira gurean asteazkenean.

2009-05-20 - 19:30-20:30

 

 

 

Erantzundako galderak


  1. Iepe "gaztiek"!!! Hainbat tokitan ikusi ahal izan zaituztet, eta zuen esperientzien arabera, bat aukeratzeko eskatuko nizueke... Plaza handiak edo gaztetxeak? Mila esker eta eutsi "gazte" sen horri. ah! ta zorionak!!
       gaztie

    Egia esan gusturago jotzen dugu leku txikiagoetan jendearengatik hurbilago gaudelako eta berotasun hori sentitzen dugulako, baina plaza handietan jotzean jende gehiagorengana heltzen da gure musika. Gu beti gazte motel!
     
  2. Zuen ustez, gure herrian Elvisen zale asko daude?
       Elvis Presley

    bai, argi dago, herrian jo dugun guztietan jende asko etorri da ikustera eta gainera adin guztietakoa, umeak, gazteak, helduak, heldu helduak, helduagoak...
     
  3. Lehenengo ta behin zorionak eindako lanangatik! Ta oain galderie: zuen ibilbide hontan eukikoituzue ba bitxikerin batzuk hemen kontatzeko morukuek? Baten bat kontatzeik bai?
       Naiara

    eskerrik asko! gure gitarristak askotan apurtzen zituen sokak eta behin presaka ordezko gitarra hartzera joan ginenean, sorpresa!!! ordezko gitarra soka gabe zegoen, batez, zero patatero!
     
  4. Elvis-ez gain, beste klasikoren bat "berpizteko" asmorik ez al duzue planteatzen?
       kolore

    Behin "Diango"-ren abestiak jotzeko asmoa agertu zuen batek baina como que no! oraingoz Elvis-enak bakarrik darabilkigu buruan eskerrik asko
     
  5. Iepa! Nolatan okurriu zitzaizuen Elvisavuelo taldie sortzie?
       lurdes

    Pitik Alberdiri Elvisen bi abesti grabatzea nahiko zuela komentatu zion eta honek emanaldi bat prestatuko zutela eta grabatu egingo zutela esan zion. Eta badakizue bat ez, pila bat...
     
  6. Zer da Elvisengan geyena miresten dezuena?
       Jokin

    Ez daukagu denborarik dena adierazteko. Laburbilduz, pertsonalitatea, ahotsa, indarra, eszenategiko jarrera, rock īnī rola asmatzea, musika mota ezberdinekin egindako fusioak, egindako abestiak...
     
  7. Aukerau Elvisen kantu bat!!
       ze kantu

    ez da erreza!!! Suspicious minds -txominek i canīt stop loving you -Peiok eta mordue Pitik...
     
  8. Ameriketan, batek baino gehiagok esaten omen dute Elvis bizirik dagoela oraindik... Gasolindegiren batean topo eginez gero, zer esango zeniokete?
       Maipaz

    Elvis PITI da!!! -Txomin Eres un monstruooooo! -Pitik
     
  9. Azpeitian eta inguruetan arrakasta lortu duzue zuen emanaldietan. Hemendik kanpo ere antzeko harrera izan al duzue?
       Felix

    Esaterako Algortan jo genuenean izugarria izan zen, plaza guztia gainezka egon zen eta gero pila bat jende hurbildu zen zoriontzera. Polita eta ederra izan zen.
     
  10. Uda parterako bolo asko al dituzue?
       King Afrika

    Batzuk bai, ez gehiegi, badakizu krisiak lehenengo eragina kulturan dauka.
     
  11. Elvis bizirik dagoela pentsatzen du zuetako norbaitek?
       rock'n roll

    Piti dala ba! -Txomin gure bihotzean -besteak
     

 

Agurra


Eskerrik asko denoi galderak bidaltzearren eta gutaz gogoratzearren. the king life forever

 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak