Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 18,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu »  Elkarrizketak OnLine

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketak OnLine

Mirari Bereziartua

  Nafarroako Azpeitiarrak taldeko kidea
Nabarralde elkarteak Azpeitian duen Nafarroako Azpeitiarrak taldeak Euskal Ikasketak izeneko hitzaldi eta mahai-inguru sorta ari da burutzen hilabete hauetan. Euskal Herriko "errealitatearen adierazpen eta arazo sakonak" ezagutzera ematea da ikasketen helburua: euskal gizarteko historia, ekonomia, eta euskara ari dira lantzen, besteak beste. Argazkian, Nafarroako Azpeitiarrak taldeko kideak ageri dira. Mirari Bereziartua ezkerrekoa da.

2008-05-06 - 10:00-11:00


Kepa Peņagarikano

  Pilotaria
Joan den ostiralean ekin zioten pilotariek Eskuz Banakako Txapelketari. Kepa Peņagarikanok txapelketan parte-hartuko du. Final-hamaseirenetan hasiko da jokatzen, eta Imanol Agirre izango du kontrario hilaren 13an, Eibarren (Agirrek 22-11 irabazi zion lehengo larunbatean Urberuagari), eta gero Juan Martinez Irujo luke aurkari, 20an.

2008-04-08 - 17:00-18:00


Haritz Gerra eta Jon Agirre

  Azpeitiko Gaztetxeko kideak
Azpeitiko Gaztetxea ireki zutenetik bi urte eta erdi igaro dira. Bitarte horretan herriko gazteen behar, problematika eta aisialdiari erantzuteko asmoz lanean aritu dira bertako gazteak. Orain, Gaztetxetik abiatutako 'Kontu Lepo' aldizkaria sortu dute.

2008-02-20 - 18:00-19:00


Alaitz Badiola eta Xanti Azurmendi

  Ikasberri Kirol Elkarteko krosaren antolatzaileak
Datorren igandean, abenduaren 23a, izango da Ikasberri Kirol Elkartearen X. Krosa. Azken prestaketak egiten ari dira antolatzaileak.

2007-12-20 - 12:30-13:30


Aritz Arzallus eta Xabier Aranburu

  Azpeitiko Askatasuna eta Presoen Aldeko Topaguneko kideak
Euskal presoen eskubideen alde baraualdia antolatu dute abenduaren 28tik 31ra.

2007-12-27 - 12:00-13:00


Gurutze Eizmendi eta Boni Alegria

  Lakrikun antzerki taldeko kideak
Lakrikun Azpeitiko antzerki taldeak '25 urte... ta segi bueltaka' antzezlana estreinatuko du azaroaren 24an, 21:30ean, Izarraitz pilotalekuan. Euskal Antzerki Topaketak 25 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko taularatuko dute lan berria azpeitiarrek.

2007-11-21 - 11:00-12:00


Julian Eizmendi

  EAJko zerrendaburua
Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategaiei elkarrizketa on-line egiteko eta bideoan mezua helarazteko aukera emango die uztarria.com-ek, denei. EAJ alderdiko zerrendaburua, Julian Eizmendi da. EAJk herrirako dituen asmoez eta proposamenez galdetzeko aukera duzu orain uztarria.com-en.

2007-05-23 - 11:00-12:00


Iņaki Errazkin

  EAE-ANVko zerrendaburua
Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategaiei elkarrizketa on-line egiteko eta bideoan mezua helarazteko aukera emango die uztarria.com-ek, denei. EAE-ANV alderdiko zerrendaburua, Iņaki Errazkin da. EAE-ANVk herrirako dituen asmoez eta proposamenez galdetzeko aukera duzu orain uztarria.com-en.

2007-05-21 - 16:00-17:00


Manuel Unanue

  EAko zerrendaburua
Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategaiei elkarrizketa on-line egiteko eta bideoan mezua helarazteko aukera emango die uztarria.com-ek, denei. EA alderdiko zerrendaburua, Manuel Unanue da. EAk herrirako dituen asmoez eta proposamenez galdetzeko aukera duzu orain uztarria.com-en.

2007-05-18 - 11:00-12:00


Juan Karlos Arellano

  Aralar-Ezker Batua/Berdeak koalizioko zerrendaburua
Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategaiei elkarrizketa on-line egiteko eta bideoan mezua helarazteko aukera emango die uztarria.com-ek, denei. Aralar-Ezker Batua/Berdeak koalizioko zerrendaburua, Juan Karlos Arellano da. Koalizioak herrirako dituen asmoez eta proposamenez galdetzeko aukera duzu orain uztarria.com-en.

2007-05-11 - 17:00-18:00


Mikel Labaka

  Realeko futbol jokalaria
Ez dira garai gozoak Errealarentzat. Espainiako Lehen Mailako sailkapeneko azken postuetan dabil, eta 40 urte pasatu eta gero, berriro Bigarren Mailan joka dezake.

2007-03-16 - 17:00-18:00


Kristina Fernandez eta Oihana Etxaniz

  Futbol jokalariak
Lagun Onak Futbol Klubeko nesken lehen taldea mailaz igo zen pasatu den larunbatean. Datorren denboraldian, Espainiako Ligan jokatuko dute. Kristina Fernandez eta Oihana Etxaniz Lagun Onak taldeko kideak dira.

2006-06-09 - 18:00-19:00


Ion Etxeberria

  Erremontista
Ion Etxeberria 22 urteko azpeitiarrak Koteto Ezkurrarekin batera Erremonteko Binakako Faustino Txapelketako finala jokatuko du larunbatean, urtarrilaren 14an, Hernaniko Galarreta pilotalekuan Zeberio II eta Auzmendiren aurka.

2006-01-13 - 16:00-17:00


Jokin Uranga

  Bertsolaria
Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa eta abenduaren 18an izango da finala. Jokin Uranga bertsolari azpeitiarrak aspaldi hasi zuen finalerako bidea. Uztaritzeko kanporaketan abestu eta han lortutako puntuekin sailkatu zen finalaurrekoetara. Finalaurrekoetako lehenengo itzulian, Hendaian, oso lan txukuna egin zuen Urangak. Orain, finalaurrekoen bigarren itzulian abenduaren 4an, igandean, kantatuko du Donostiako saioan. Orduan jakingo du Jokinek finalerako sailkatu den hala ez.

2005-11-30 - 18:00-19:00


Nagore Aranburu

  Aktorea eta gidoilaria
Nagore Aranburu aktore eta gidoilari azpeitiarrak lan ugari egin du antzerki eta telebistan. Udan, Zeru horiek filma grabatzen aritu da Katalunian Aitzpea Goenagaren agindupean. Zeru horiek, Bernardo Atxagaren lan batean oinarritutako filma da: bertan, Irene, Nagore Aranbururen pertsonaia, da protagonista.

2005-09-22 - 14:00-15:00


Ion Arozena

  Iraurgi Saskibaloi taldeko jokalaria
Lan Mobel Iraurgi Saskibaloi taldea igoera fasea jokatzen ari da. Bi partida falta zaizkie amaitzeko (bat kanpoan eta bat etxean), eta horietako bat irabazi beharra du igotzeko. Ostiral honetan jokatuko dute etxeko azken partida. Iaz ere igoera fasea jokatu zuten, baina, ez zuten lortu EBA ligara igotzea. Horietaz eta beste hainbat gauzetaz, galde ezaiozu Ion Arozenari gustuko duzuna.

2005-05-19 - 17:00-18:00


Lurdes Agirrezabal

  Aukera Guztiak hautesle elkarteko kidea
Aukera Guztiak hautesle elkartea ETArekin eta honen inguruarekin lotu nahi izan dute Espainiako Estatuaren abokatuak eta fiskalak, eta ez diete utzi nahi izan hauteskudeetara aurkezten. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, berriz, azken epaia atzo eman zuen eta baliogabetu egin ditu zerrendak.

2005-04-01 - 18:00-19:00


Joseba Iriondo

  Kazetaria
Joseba Iriondo kazetaria da. 'Gaur egun' albistegia aurkezten ikusten da sarri, baina, ez da horretara mugatu: Iraken izan da gerrari buruzko informazioa Euskal Herrira ekartzeko, liburua idatzi du horren inguruan eta hitzaldiak ematen ere ibili izan da (orain dela gutxi Getarian).

2005-02-15 - 19:00-20:00


Xabier Borda

  Idazlea
Xabier Borda azpeitiarrak *Birika Zatiak* liburua aurkeztuko du, Donostian, 23 urte soilekin. Bere aurreneko liburua poesiaz osatutakoa da. Azpeitian urriaren 23an aurkeztuko du III. Kulturaldiaren barruan.

2004-10-19 - 17:00-18:00


Jon Alberdi

  Musikaria eta Triku Festaren antolakuntzan dabilena
Azpeitian kultura landu behar dela esaten da behin eta berriz. Zubi-Zar-eko eta Urrestilla-ko musikariak ari dira eta laugarren urtez musika mota ezberdinez osatutako asteburua prestatu dute: IV. Triku Festa da. Asteburu honetan izango da. Hori dela eta Jon Alberdi, antolatzaileetako bat, sortutako galderei erantzuten izango da uztarria.com-en.

2004-09-24 - 19:00-20:00


Mikel Ibarzabal

  Udal Festa Batzordeko burua
San Inazioak datoztela-eta Udala lanean aspaldi hasi zen egitarauak prestatzeko. Laster batean aterako dute urteroko programazioa. Baina, aurten ere ez dira adostasunera iritsi Festa Herrikoien Aldeko batzordearekin, nahiz eta bilera irekiak egin dituzten, eta bi programazio ezberdin izango dira.

2004-07-15 - 18:00-19:00


Arantzazu Aranburu

  Elkartasun eguneko antolatzaileetako bat
Larunbat honetan Elkartasun Eguna ospatuko da Azpeitian. Euskal Presoak Euskal Herrira! plataformak antolatzen du presoen aldeko eguna. Aukera hau aprobetxatuz, Arantzazu Aranburu on-line izango da diren zalantzei-eta erantzuteko.

2004-05-28 - 18:00-19:00


Aitor Gorrotxategi

  Udal Kultura eta Gazteria batzordeburua
Kultur gunea puri-purian dagoen gaia dugu herrian. Duela gutxi, Udalak, bilera antolatu zuen gai honen inguruan mintzatzeko. Soreasu Antzokia izan daiteke Kultur, gazte eta antzoki gune berria. Horregatik, Aitor Gorrotxategi, kultura eta gazteria zinegotzia gonbidatu dugu, datorren asteazkenean zuen galderei erantzuteko.

2004-05-05 - 18:00-19:00


Mikel Aranburu

  Futbolaria
Mikel Aranburuk Europan zehar jokatzeko aukera izan du aurten. Realarekin kontratua berritu du. Gauzak ondo dihoazkio beraz.

2004-03-23 - 17:00-18:00


Joseba Albizu

  Txirrindularia
Joseba Albizu txirrindularia elkarrizketatuko dugu. Iazko denboraldia Mercatone talderaekin korritu du profesional moduan. Talde horrekin Girinoan bigarren postua lortu zuen. Uztarria.com-en egongo da herritarren zalantzak eta galderak argitzeko

2003-12-23 - 13:00-14:00


Laxaro Azkune

  Uztarriako lehendakari berria
Uztarria Kultur Koordinadorak eta Baite Euskara Elkarteak bat egin dute, erakunde sendoagoa sortu eta etorkizuneko erronkei indar handiagoz ekin ahal izateko. Elkarte berriko lehendakaria, Laxaro Azkune kazetari ezaguna izango da. Herritarren galderei eta zalantzei erantzuten arituko da ostegunean.

2003-12-04 - 19:00-20:00


uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak