Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 12,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Parte hartu

 PARTE HARTU

 ORRI HAU...

 

Parte hartu uztarria.com-en!

Uztarria.com denon artean osatzen dugu. Sarean osatu nahi dugun sareko komunikabide bat da. Zuk parte hartzea nahi dugu, beraz.

Uztarriari komentatu zerbait

Hortaz aparte, guneko toki askotan hartu dezakezu parte. Hona hemen aukera guztiak, atalez-atal:

Webguneko edozein puntutan

  • Komentarioak bidali uztarriari. Edozein orrialdek du Uztarriari komentario bat egiteko aukera. Ezkerreko menuan ikusiko duzu horretarako aukera: Uztarria-ri komentatu. Hor klik egin eta formularioa betez gero, zure iruzkina jasoko dugu uztarrian.

Albistegian

Uztarria.com-eko atalik dinamikoena da albistegia. Hor parte hartu dezakezu:

  • Albistea gehituz. Albiste bat gehitu dezakezu gure albistegi nagusira, herriko notizia batekin. Zure taldeak zerbait antolatu duela, zerbait ikusi duzula komentatzeko modukoa, edo jakin duzun zerbait.
  • Iritzia emanez. Albistea bezalaxe, iritzia ere gehitu dezakezu. Herriko albisteren baten gainean esan nahi duzuna.
  • Albiste eta iritziei, erantzunez. Albiste eta iritzi bakoitzak badu erantzuteko modu bat, erraza. Joan eta irakurri duzunaren gainean duzun iritzia eman. Edo, albistea edo iritzia bera osatu, zuk daukazun informazio gehiagorekin.

Blogetan

Agendan

Ekitaldia gehitu. Webguneko agendak agertzen ez den ekitaldiren baten berri al duzu? Ba, gehitu zeuk ekitaldi hori.

Elkarrizketak on-line atalean

Egin galderak!. Azpeitiar edo azpeitiarekin zerikusia duen norbaiti galderak egiteko aukera izango duzu, tartean behin. Guk norbait proposatuko dugu, eta zuk nahi diozuna galdetu diezaiokezu. Hauxe da galderak egiteko moduan dagoena, edo erantzun dituen azken pertsona: Arantxa Ulazia eta Maritxu Zubizarreta (Baserritarrak)

Eztabaidan

Eman iritzia. Noizean behin eztabaidatzeko gai bat planteatuko dugu webgune honetan, eta zuk iritzia eman dezakezu bertan. Momentu honetan, hau da irekitako eztabaida: Herriko merkataritza suspertzeko zer proposamen duzu?

Inkestan

Botoa eman!. Herriko gai baten inguruan, galdera egin eta aukera desberdinak emango dizkizugu botoa emateko. Di-da batean, erraz parte-hartu dezakezu. Honakoa da orain irekita dagoen inkesta: Poltsa berrerabilgarria erabiltzen al duzu?

Azpeitia atalean

Azpeitiko herriari buruzko atala dago uztarria.com-en. Eta hor barruan, ziberteka atala osatu nahi dugu, pixkanaka-pixkanaka, Azpeitiko informazioa bilduz. Hor behar lukeen zerbait daukazula uste baduzu, idatzi uztarria-ri eta gu arduratuko gara dokumentu hoiek sarean jartzeaz.

... eta abar

Proposamenak egin uztarria.com-i!. Eta, hauetaz guztietaz aparte, proposamenak egin uztarriari! Zein elkarrizketatu nahi duzu hurrengo batean? Ze gai proposatuko zenuke eztabaidarako? Ze inkesta? Nola hobetu dezakegu uztarria.com produktua? Zerbait gehiago jakin nahi al duzu? Idatzi, lasai, uztarriari!

Arauak

Gogoratu, parte-hartzeko arau batzuk ere baditugula. Mesedez, errespetatzea eskertuko genizuke.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak