LAGUNTZA
: Uztarria.com webgunea
TESTU EGITURATUA
Zer da testu egituratua?
Testu egituratua HTML sortzeko modu erraz bat da. Zuk testu huts bat idatzi egitura jakin bat emanez, eta makinak automatikoki HTML formatura itzuliko du. Alegia, interneteko orri hauek ikusteko beharrezko den formatura. Beraz, web orri politak egiteko aukera ematen zaizu, HTML hizkuntza ezagutu gabe. Horretarako aski duzu arau erraz batzuk jarraitzearekin.
Adibidez, ikuszazu orri honen jatorrizko testua, eta atera ondorioak.
Zein dira bada, arau erraz horiek?
Bi parraforen artean, lerro hutsa utzi behar da, web-ean parrafoak bereizteko.
Adibidez, hemen ez dugu lerro hutsik utzi eta jarraian ageri zaigu testua.
Orain berriz, lerro hutsa utzi dugunez, aparteko parrafoa ageri zaigu.
********
Lerro bakarreko parrafo baten ostean, hurrengo parrafoa espazio huts batekin hasten bada, aurrekoa izenburu bihurtzen da.
Hau izenburua izan dadin nahi dugu
Baina hurrengo parrafoa ez dugu espazio hutsarekin hasi, eta beraz alperrik.
Hau izenburua da, ea oraingoan
Orain espazio hutsa utzi dut. Orain bai.
********
Marratxoarekin (-) edo asteriskoarekin (*) hasten bada parrafoa, puntukako atal gisa azalduko da.
Zenbakiekin hasten diren parrafoak, ordenatutako zerrenda gisa ageri dira. Horretarako, zenbakia, puntua eta hutsunea utzi behar dira parrafoa hasieran.
- Hau da lehen puntua
- Hau da bigarren puntua
********
Berba bat edo batzuk idazten baditugu asterisko bat albo bakoitzera idatziz, hori italikoz edo kurtsibaz azalduko da.
Berriz asterisko birekin albo bakoitzera, beltzez edo negritaz azalduko da.
Marra baxuarekin, berriz azpimarratutako testua da lortzen duguna.
********
Orri barruko erreferentziak nola egin. Nondik doan markatzeko, kortxete artean jartzen da. Adibidez [12] erreferentzia geratzen da hor.
Nora doan markatzeko, berriz, parrafo hasiera batean bi puntu, lerro hutsa, eta kortxete artekoa errepikatu behar da.
Oinak:
[12] erreferentziak hona ekartzen zaitu.
********
Aipu bat egiteko modu bat. Parrafo baten lehen lerroan jarri izenen bat edo aipua nondik datorren, gero espazio hutsi eta bi marratxo "--", eta gero datorrena, zita bat bezala agertuko zaizu.
- Adibidez, hemen sartuko dut zita
- Eta hemendik aurrerakoa zita bat bezala agertzen zait.
- Hau da, ordea, Mikelek esandakoa
- Kasu honetan, hasierako eta amaierako asteriskoa jartzen dudanez, zitaren testua kurtsiba edo italikoz azalduko zait, oso polit.
********
Loturak markatzeko, loturaren izena komatxo artean, eta gero, bi aukera dituzu.
- Bi puntu eta jarraian URL-a edo Mailto agindua.
- Koma, espazioa eta URL-a edo Mailto agindua.
Adibidez, Aurki.com euskara hutsezko lehen bilatzailea da.
Posta helbidea ateratzeko, mailto idatzi behar da. Horrela: idatz iezadazu eta e-posta markatuta agertuko da.
Adi, komatxo bikoitz zuzenak izan behar dira, ez komatxo bikoitz irregularrak, hasiera eta amaieran itxura desberdina dutenak.
Non egin ditzaket aprobak?
Behean agertzen den helbidean aprobak egiteko aukera izango duzu. Orri politak sortzeko aukera duzu, eta uztarria.com albiste edo ekitaldiak txukun sartzeko aukera. Dena dela, ez ahaztu testu hutsa idatzita ere baduzula aukera informazioa bidaltzeko.
Aprobak egiteko aukera sustatu webguneak ematen du hemen. Sartu, eta bide batez, ezagutu euskarazko webgune interesgarri hau.
|