Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Laguntza »  Helburuak

 LAGUNTZA

 ORRI HAU...

 

LAGUNTZA : Uztarria.com webgunea

HELBURUAK

Uztarria.com webgunearen helburu nagusia, azpeitiko herritarren komunikaziorako tresna dinamikoa sortzea da. Izan ere, teknologia berriek baliabide eta aukera ugari eskaintzen dituzte, goitik-beherako informazioaz haratago, komunikazio forma horizontalagoak sortzeko; non, herritarra informazioaren hartzaile izateaz gain, informazio igorle eta iritzi sortzaile ere izan daitekeen, orain arteko eta ohiko komunikabideetan baino modu errazagoan.

Beraz, herriko atari honekin helburu haundi hori erdietsi nahi da. Eta erakutsi, teknologia berrien lokalizazio eta bertaratze egoki batek, hori ahalbidetu dezakeela.

Dena dela, helburu zehatzagoak ere baditu:

  • Azpeitiko informazio interesgarriena, egunekoa eta eguneratua., leku bakarrean biltzea, edozein herritarrek aisa bilatzeko eta kontsultatzeko moduan.
  • Herriko eragile desberdinei (kultur talde, erakunde ofizial, enpresa...) euren berri eta albisteak plazaratzeko modu erraz, azkar eta efiziente bat eskaintzea.
  • Herritar guztiei informazioaren alorrean parte hartze zuzena izateko aukera eskaintzea, bai informazioa sortu eta lantzerakoan, eta baita iritzia plazaratzerako orduan ere.
  • Azpeitiko internautak harremanetan jartzea, herrira begira sor daitezkeen proiektu berriak identifikatu eta aurrera eramateko gai izateko.
  • Azpeitiak, herri bezala, teknologia berrietan eta, konkretuki, interneten duen presentzia indartzea.
  • Azpeitiarrak, eta bereziko, herriko kultur eta irabazi asmorik gabeko gainerako eragileek interneten duten presentzia indartzea.
  • Teknologia berrietan euskararen duen presentzia indartzea.
  • Herriko informazioa zabaltzeko Internet baliagarria izan daitekeela eta dela erakustea. Globalizazioaren aroan, lokalizazioaren baliagarritasuna aldarrikatzea.
  • Interneten komunikazio arloa jorratu nahi duen beste herriren bati, ideia batzuk eman eta adibide posible bat eskaintzea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak