Hi heu!
: Julen Agirrezabalaga (Elkar taldeko Plazagunea S.L. enpresako kidea)
"Teknologia honek gain hartuko dio paperari"
Ainitze Agirrezabala
Liburu elektronikoek "kristoren jauzia" eman eta papera "luxuzko artikulu" bilakatuko dela dio.
|
|
Julen Agirrezabalaga, e-book-arekin.
|
|
|
|
Liburu elektronikoa.
|
|
|
|
Bilbao-New York-Bilbao eta Habitat liburuak, e-book-ean.
|
|
Irakurleak kuriositatez hartu al dik liburu elektronikoa?
Azokako nobedadea gintunan eta jende guztia guregana etortzen hunan. Azokan liburu elektronikoak saltzea debekatuta zagon eta, hortaz, standean teknologia hau jendeari erakustera mugatu gaitun.
Zertan habil hi, zehazki?
Plazaguneako kide bezala, besteak beste, Elkar taldeko lau argitaletxeren liburuak formatu digitaletara egokitzen ari gaitun, ePub eta Mobipocket formatuetara hain zuzen.
Zer berezitasun ditik liburu honek?
1.500 liburu sartzen ditun; leku aurrezte garrantzitsua dun hori. Tinta elektronikoa deritzon teknologia erabiltzen diten, eta beraz, irakurtzeko erosoa dun, ez din argirik igortzen eta papera bezala, kanpoko argia behar dun leitzeko. Letra tamaina norbere beharretara egokitzea zagon, bilaketak egin...
Euskarazko liburu digitalen eskaintza zer-nolakoa duk?
Momentuz murritza. Elkar eta Alberdania argitaletxeek egin dutena bakarrik. Elkarren katalogo digitalean 56 liburu zauden, horietatik euskaraz 36; Alberdanian 25 inguru.
Euskaraz zein liburu zeudek?
Londres kartoizkoa da, New York-Bilbao-New York, Aulki jokoa, Fatum, Ingelesen hilerria eta Habitat, besteak beste.
Zenbat balio dik e-book batek?
Iazkoak 650 euro balio zitinan. Orain dugunak 250 eta 300 euro bitartean.
Eta, irakurtzeko liburu bat erosteak?
Bataz beste liburu fisikoak baino %30 merkeagoa dun digitala. www.elkar.com edo hantzeko guneetatik eros ditzaken liburuak formatu hauetan.
Zer jendek erosten dik, batez ere?
Iaz saldutako liburu digitalak jende profesionalak erosi zitinan. Aurten, edozein motatako irakurleen artean asko ari dun saltzen.
Heuk ba al duk liburu elektronikoa?
Ez. Papera nahiago dinat.
Paperarengan zer ondorio izango dik?
Auskalo… Nire ustez konbibentzian izango ditun, baina paperak oraindik urteetako bizia din. Teknologia honek kristoren jauzia emango din urte gutxitan eta gain hartuko zion paperari. Baina, papera ez dun desagertuko.
|