|
|
|
Klik
Elurraren xarma
Argazkiak: Bixen Madotz - Testuak: Ainitze Agirrezabala
Elurra gogoz bota zuen iragan hilean Xoxote gainean. Batek baino gehiagok eskiatzeko aprobetxatu zuen zuriz estalitako zelaia
|
|
Izoztuta.
Bixen Madotz iruindarra eta Olatz Telletxea donostiarra dira Xoxoteko aterpeko arduradunak. Hiru urte bete dituzte aterpezain lanean. Xoxoten elurra egiten duenean argazki kamera hartu eta elurtuta, zuriz estalitako paisaia argazkitan jasotzen dute. Goian, izotz kandelak dituen zuhaitza.
|
|
|
|
Elurraren lilura.
Hamabi mahats aleak jan eta urte berriari ongietorria Xoxote gainean eman zioten Madotzek eta Telletxeak familiakoekin. Beste taldetxo bat ere bertan zen. Argazkian, Xoxote ingurua elurtuta..
|
|
|
|
Haserre dago zerua.
Eguraldia horrenbeste belzten denean, elurra mara-mara botako duen seinalea izaten da. Horrelako eguraldiarekin, Xoxote gainean bero usain handirik ez zen izango.
|
|
|
|
Ikusgarria.
Gabonetako postala egiteko argazki berezia da oso. Zuhaitzetako adarrak elurrak estalita ageri dira.
|
|
|
|
Hiru urte Xoxoteko aterpean.
Hilaren 13an hiru urte egingo dituzte aterpeko arduradun Madotzek eta Telletxeak. "Oso gustura" daudela adierazi dute.
|
|
|
|
30 bat zentimetroko elurra.
Iragan hilean, abenduan, egin zuen elurtean 30 zentimetro inguruko elurra neurtu zuten Xoxoten. Halako egunetan, Telletxeak eta Madotzek ez dute kalera jaisterik izaten eta Xoxoteko aterpean bilatzen dute babesa. Argazkian, eskiatzaile bat, barrenean Azpeitia duela.
|
|
|
|
Elur gosea.
Teleaulkirik ez dago Xoxote gainean, baina eskiatzaile bat baino gehiago ikus zitekeen elurraz gozatzen. Frantziako edo Espainiako eski estazioren batean ateratako argazkia dela esan, eta batek baino gehiagok sinestuko luke.
|
|
|
|
Eguzkia sartzen.
Zuhaitzen artetik eguzkia nola ezkutatzen den ikus daiteke. Beste argazki zoragarri bat, Xoxote gainean hartutakoa.
|
|
|