|
|
Ondo argiztatu gabeko zebrabidea.
Anbulatorio aurrean, farmazia eta estanko aurreko zebrabidea ez dago batere ondo argiztatuta. Farola ez dago egon beharreko tokian, zebrabidea baino aldamenerago baizik, arrisku handia sortuz. Eguneko zenbait garaitan mugimendu handia egoten da eta joan den azaroan gizon edadetu bat harrapatu zuen auto batek, arratsaldeko zazpiak aldera.
(Ainitze Agirrezabala)
|
|