Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 12,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2009 »  Ekaina »  Saioa Iriarte

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Saioa Iriarte

Mailo Oiarzabal

Lau hilabete egin ditu Mexikon, ikasten. Uste baino lehenago bueltatu da Azpeitira, A gripe famatua tarteko

Mexikoko hiriburu erraldoia, Mexiko DF, atzean duela.  
Teotihuacan-eko piramideak ezagutzeko parada ere izan du Saioa Iriartek.  
Monterreyko etxeko terrazan, El Cerro de la Silla mendia atzean duela.  

Nolakoak dira mexikarrak?

Lasaiak, esango nuke nik; bihotzekoak jota ez dira hilko... Beti ahorita mismo esaten dizute, baina... Bestela, jatorrak. Iparraldean, ni egon naizen lekuan, itxiagoak. DF-n [hiriburuan], Chiapasen eta Tulumen... ibili naiz, eta hor irekiagoak dira. Hemengo antzera gertatzen da han ere, ipar eta hegoaldeko jendearekin. Baina han itxiak direnak, honerako oso irekiak dira. Mexikarrak oso erlijiosoak ere badira.

Aurreiritziak bete egin al zaizkizu?

Ni nengoen tokian, ez; agian jendea irekiagoa izatea espero nuen. Baita uste nuen, herrialde bezala, atzeratuago egongo zela. Baina unibertsitatea, adibidez, gela eta teknologia aldetik, hemengoa baino aurreratuago aurkitu dut.

Zer da Mexikotik gehien gustatu zaizuna?

Niretzako herrialde konpletoa da: mendia, desertua, kostaldea... Eta oso alaiak direla, musika eta festa edonon. Nahiz eta gaizki egon, korrupzio kontuegatik-eta, indarra dute aurrera egiteko. Positiboak dira. Baina ez dakit hori ona den ere, ohituta daude-eta gauzak gaizki egotera.

Eta gutxien gustatu zaizuna? ?

LMakal zera hori. Adibidez, nik agiri bat behar nuen han ikasketak egiteko, eta itzuli baino astebete lehenago arte ezin izan nuen lortu. Hobeto antolatuko balira, oso herri aurreratua izango litzateke. Erlijio kontuetarako bezala antolatuko balira, gainerakoetarako...

Janari minarekin ondo moldatu al zara? ?

EEz, pikantea ez zait gehiegi gustatzen. Pixka bat ohitu nintzen, baina bazeuden gauza batzuk... Gozokiak ere pikanteak dira! Haragi mordoa jan dut, eta arraina, ezta probatu ere. Oso jateko pisutsuak dira, gainera.

Euskal Herriaz ba al dakite Mexikon?

Ezer ez, oso-oso jende gutxik ezagutzen du. Hemen familia dutenek bakarrik.

Eta A gripearekin, zer moduz?

Horregatik etorri nintzen lehenago. Monterreyn ez zegoen; erdigunean batzuk maskarillarekin ibiltzen hasi ziren, baina... Unibertsitatea itxi egin zuten, ordea, eta etxekoak kezkatuta zeudenez, ba.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak