Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2009 »  Ekaina »  Naturaren otarra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

klik

Naturaren otarra

Ainitze Agirrezabala

Basoko bizitza, soinua eta argi-iluntasuna otarra erraldoi baten barruan islatu dute Matxinbentako

Materiala jaso
Materiala jaso.  Hilbehera, urtarrila edo otsaila, materiala botatzeko sasoia da. Gaztainondoa kimuak botatzen hasterako, martxo alderako, material guztia jasota izaten dute saskigileek. Urtero materiala izateko otargile bakoitzak, partekatuta-edo, sei zazpi mendi izatea komeni da. Argazkian, Jose Azurmendi egurra botatzen.  
Lepoan hartu,  materiala ez kolpatzeko
Lepoan hartu, materiala ez kolpatzeko.  Basoan botatako materiala lepoan hartuta jaitsi ohi dute; ondoren, materialak dituen ezaugarrien arabera, mendiaren barrenean sailkatzeko. Bildutako egurra ez dute sekula arrastaka jaisten; kolpatuz gero egurra pitzatu egiten da, eta materiala mantentzeko putzutan sartzean, ebakitze horietatik ura sartu eta usteltzeko arriskua dago.  
Sailkatu
Sailkatu.  Bildutako materiala hainbat tontorretan sailkatzen da, luzeraren eta emango zaion erabileraren arabera . Luzerari dagokionean, zazpi neurri desberdintzen dira. Erabilerari dagokionean, berriz, hirutan banatzen dira: otarraren armazoia egiteko saihetsak; gorputza egiteko igotzeko zumitzak eta goian jartzeko ‘kaelak’.  
Putzuan, kontserbatzeko
Putzuan, kontserbatzeko.  Egurrak putzutan bi urte pasatu ditzake, gehienez. Hobe da, ordea, urtero material berria sartzea, kalitatea hobea izango baita. ‘Kaelak’ ez dira putzutan sartzen, ihartzen uzten dira.  
Egurretik zumea ateratzen
Egurretik zumea ateratzen.  Putzutik jasotako egurrak okinek ogia erretzeko erabiltzen duten gisako labean sartzen dira, gaztainondoa berotuta errazago lantzen baita. Behin berotuta, zume tirak ateratzen dira. Prozesu guztia eskuz egiten da, makinarik erabili gabe. Erabiltzen dituzten erremintak aizkora, aiztoa eta borra dira.  
Saskiak egiteko zumea pronto
Saskiak egiteko zumea pronto.  Zumezko tirak atera ostean, putzutan edukitzen dira beratzen, errazago lan egiteko. Irudian, Patxiku Azurmendi. 
Erraldoia
Erraldoia.  Azurmendi anaiak, Iñaki Agirrezabala eta Jabier Lasa saski erraldoia egiten Matxinbentako zimitarioan. 
Inaugurazio ekitaldia
Inaugurazio ekitaldia.  Maiatzaren 27an inauguratu zuten ‘Life Aiako Harria’ proiektua, Donostiako Gipuzkoa plazan. Bertan ziren Rafael Uribarren Nekazal Inguruneko Garapen diputatua, eta proiektu hau koordinatu duten GestoNatura/Fase enpresetako ordezkari Shole Martin 
Erakusketa ibiltaria
Erakusketa ibiltaria.  Donostian izango da ikusgai erakusketa ibiltari hau ekainaren 7a arte. Gipuzkoako beste lau herri ere bisitatuko ditu eta Oiartzungo Aiako Harrian utziko dute betiko. Otarra honen barruan dauden panel batzuen bidez basoko soinuez, argiez eta uraren murmurioaz gozatu ahalko du bisitariak.  

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak