Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Maiatza »  Maitane Elorza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Maitane Elorza

Maitane Elorza

Arantxa Aldalur

Orain urte eta erdi joan zen AEBetara, mundua ezagutzeko jakin-minez. Han bizi da senarrarekin.

Maitane Elorza, Austin-en (Texas), AEB tako musikaren hiriburuan 
Floridan, hondartzan 
Bryce Canyon-en (Utah) 

Nolatan bukatu dun Kalifornian?

Niretzat, bizia bidaia bat dun, eta ahal den gauza gehien egin, ikusi, ezagutu eta dastatu nahi izan dinat betitik.

Kaliforniako zer partetan bizi haiz?

San Franciscotik gertu dagoen hiri txiki batean: Santa Rosan.

Noiz joan hintzenan?

Denera urte eta erdi zaramanat Ameriketako Estatu Batuetan (AEB). Lehenengo, bederatzi hilabete West Palm Beachen (Florida) egin nitinan. Hura ez zitzaidanan askorik gustatu. Orduan, senarrak eta biok furgoneta bat erosi eta, AEBak zeharkatuz, Kaliforniarainoko bidaiari ekin genionan. Bidaia zoragarria izan zunan. Izugarrizko parajeak ezagutu genitinan: mendiak, basoak, kanoiak... Oso esperientzia ederra izan zunan.

Aldaketa handia izan al zen?

AEBetara iritsi eta lehenengo bost hilabeteak oso makal pasatu zitzaizkidanan. Lehenengo hilabete haietan lan egiteko baimenik ere ez ninan, turista bezala sartu nintzelako. Beraz, di-da ezkondu egin nindunan, nire senarra estatubatuarra delako, eta hemen bizi eta lan egin ahal izateko bisatua lortu ninan.

Zer dauka Kaliforniak Azpeitiak ez duenik?

Aniztasuna: kultura eta herrialde guztietako jendea bizi dun hemen, eta mestizaje horren aukera izatea mundiala daun!

Ezagutu al dun beste euskaldunik hor?

Zoritxarrez, ez. Furgoneta Euskal Herriko pegatinez josita zaukanat. Euskaldunen batek ikusten banau, izugarri poztuko naun harekin euskaraz hitz egiteagatik.

Zer botatzen dun faltan Azpeititik?

Familia, lagunak, gure baserria, goizean jaiki eta Xoxote ikustea, egun osoan euskaraz aritu ahal izatea...

Azpeitiko oroitzapenik ederrena?

Gure etxean bezala inon ez dun lo egiten. Pertsiana itxi eta eguerdira arte lo egitea sekulako plazerra dun niretzat. Azpeitiko gauzei buruz pentsatzen dudanean, txikitako gauzak zatozkidan burura, urte askoan handik kanpo bizi izan naizelako. Gure aitona zenarekin ere asko akordatzen naun.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak