|
|
|
klik
Hormen ahotsa
Arantxa Aldalur
New Yorken sortu ziren lehen graffitiak. Artea ala bandalismoa da? Azpeitian ere badira graffiti egileak; han-hemen uzten dituzte arrastoak.
|
|
Spraiekin.
Graffiti egileek ez dute teknika berezirik
erabiltzen. Spraiekin margotzen dute eta pixkanaka ikasi dute irudi hobeak egiten. “Ordu asko margotzen jardunez hartzen da trebetasuna; ez dago beste sistemarik”, diote. Argazkian, Euskal Herri auzoan.
|
|
|
|
Kolore biziak.
Graffitiak sarritan aldarrikapen moduan erabili
izan dira. Ideiak adierazteko. Hormak eta bagoiak dira, batik bat, egileek aukeratu izan dituzten lekuak. Kasu honetan, Betharrametako horma.
|
|
|
|
Ezkutuan.
Azpeitiar egileek ez dute aurpegirik eman nahi izan. Izan ere, noiz edo noiz arazoak izan dituzte udaltzainekin.
‘Asociacion de Escritores de Paredes’ izena du haien taldeak, eta bakoitzak bere graffitiak goitizenarekin sinatzen ditu: Dack, Neli, Sock...
|
|
|
|
Aurpegiak.
Azpeitian ikus daitezkeen graffiti batzuk dira goikoa eta eskubikoa. Aurpegiak margotzeko joera dute herriko egileek, esate baterako.6
|
|
|
|
|
|
Tunel koloretsua.
Garmendigainean dagoen tunela
den-dena graffitiz beteta dago.
Handik lehen aldietan pasatzean zaila da ez geratzea hormei begira. Irudi koloretsuak daude, ikusgarriak.
|
|
|