Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Maiatza »  Iritzia »  Apirileko argazki oinak.Hil honetan...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Apirileko argazki oinak.Hil honetan...

Aitor Gorrotxategi

Merezitakoa zuen eta
Merezitakoa zuen eta.    (Uztarria)
Euria ere ona da
Euria ere ona da.    (Uztarria)
Politika egiteko badaude era egokiagoak
Politika egiteko badaude era egokiagoak.    (Efe)

FRANTSEZENARI OMENALDIA.

Apirilaren 5ean gure bandako zuzendaria izan zenari merezitako omenaldia eskaini genion —Jose Luis Frantzesenari—, ekitaldi bikainean; eskerrak denei. Urte askoan eta talde askorentzat lan asko egin du hark. Lehengoan, taldeek egin zuten harentzat. Jubilazioa hartu duen arren, ez dut zalantzarik musika sortuz eta eginez gogor eta tinko segituko duela. Pasioa baitu. (Uztarria)

KLIMA.

Aldaketa klimatikoa, berrotze efektua, lehortea... Gurean, ordea, apirilean euria ugari. Apirila euriak mila. Badirudi eguzkia zulatzen hasi dela. Beraz, gozatu. Baina euria egiten duenean alde positiboan baino ez dezagun pentsa: urtegia beteta = pixka baterako ura. (Uztarria)

ERLOKO ANTENAKO ATENTATUA.

Gehien maite dugun mendiko puntan bonba batzuk ipini zituzten. Nire uste apalean, gaitzetsi beharrekoa da hori, ekintza horiek ez garamatzatelako inora. Politika egiteko era egokiagoak badaude: elkarrizketa, adostasunak lortu... Euskal Herri hobea eta baketsuagoa lortzeko, ez dut inor bazterrean uzten eta denon artean lortu behar dugu horrelako ekintzak ez gehiago gertatzea. Ea denok hartzen dugun elkarrizketarako bidea eta benetan sinesten dugun bakea lortzeko ahaleginak egiten ditugun. (Efe)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak