Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Apirila »  Rakel Zubizarreta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Rakel Zubizarreta

Rakel Zubizarreta

Maider Zendoia

"Kanadan hangoa sentitzen naiz; hemen azpeitiarra” Rakel Zubizarreta (Azpeitia, 1953) 12 urte zituela joan zen Kanadara bizi-tzera. Montrealetik 15 kilometrora dagoen herrian bizi da egun familiarekin: Brossard-en.

 
 
 
Txikitako ametsa
Txikitako ametsa.   

Aldaketa handia izan al zen zuretzat Kanadara joatea?

Txoke handia izan zen, bai hizkuntza aldetik —han frantsesa eta ingelesa hitz egiten dituzte—, baita kultura aldetik ere. Bi urte pasatu ziren hara ohitu arte.

Zein hizkuntzatan hitz egiten duzu ingurukoekin?

Nik frantsesez hitz egiten dut, batik bat. Dena dela, eskola ingelesera joan ginen eta anai-arrebekin ingelesez aritzen naiz. Gurasoekin, berriz, beti euskaraz.

Zergatik hartu zenuten Kanadara joateko erabakia?

Nire gurasoek hartu zuten erabakia, arrazoi ekonomikoengatik. Gurasoak erretiratu zirenean, Azpeitira itzuli ziren, baina seme-alabak hantxe geratu gara.

Hemengo zerbait botatzen al duzu han faltan?

Janaria nabari izan dut faltan: mamia, sagardoa...

Hango eta hemengo bizimoduen arteko desberdintasun handiena zein da?

Bizimodu soziala zeharo desberdina da, hemen jendea gehiago bizi da kalean. Hango bizimodu egitura guztiz amerikanoa da.

Azpeitia aldatuta topatu?

Erdigunean aldaketa asko antzeman ditut: etxe berriak, kale eraberrituak... Nik alde egin nuenean, Paulo VI.a ez zegoen eta Sanjuandegi eraikitzen hasiak ziren.

Sarritan etortzen al zara hona?

Ia urtero etortzen naiz herrira pare bat aste pasatzera.

Nongoa sentitzen zara, azpeitiarra ala kanadiarra?

Han nagoenean hangoa senti-tzen naiz, eta hemen nagoenean, berriz, azpeitiarra.

Txikitako ametsa

Rakel Zubizarretak hizkuntzak ikasi nahi zituen txikitatik. Gaur egun lau hizkuntza hitz egiten ditu: euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa. Dena dela, Kanadan bizi den azpeitiarrak gainditu gabeko ikasgai bat duela aitortzen du. “Alemanez hitz egiten ikastea nahiko nuke”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak