Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Apirila »  Elkartasun pausoak emanez

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkartasun pausoak emanez

Maider Zendoia

‘Pausoz pauso’ egitasmoa pasatuko da herritik apirilaren 26an euskal presoei elkartasuna adierazteko helburuarekin

'Pausoz pauso' egitasmoko parte-hartzaileak. 2006an 

Urola Kostako sei udalerri zeharkatuko ditu apirilaren 26an Pausoz pauso egitasmoak; horien artean Azpeitia. Bi urtean behin, euskal presoei elkartasuna adierazteko helburuarekin Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatzen duen mar-txa da, eta 10:00etan abiatuko da Zarauztik eta gau partean iri-tsiko da Azkoitira.

Euskal Herriak askatasuna aldarripean ospatuko dute aurten Pausoz pauso egitasmoa. Xabier Aranburu Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak ekimenaren garrantzia azpimarra-tzen du. “Orain urte batzuk jarri genuen martxan eskualdean Pausoz pauso ekimena, euskal preso politikoen eskubideen aldeko aldarria lau haizetara zabal-tzeko asmoz”. Izan ere, presoen egoera “larria” dela uste du Aranburuk. “Euskal preso politikoek bizi duten egoera gero eta larriagoa da. Haiek Euskal Herrian egon behar dute, eta gaixo larriak eta zigorra beteta duten presoek, berriz, kalean izan beharko lukete”.

Bestalde, Aranburuk uste du “Espainiako Estatuak Euskal Herria aro errepresibo berri batean murgildu” duela eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua “desagerrarazi” nahi duela. Ildo horretan, Askatasunaren eta Amnistiaren Aldeko Batzordeen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo duten epaiketa gaitzetsi du. “Helburua ez da 27 auzipetuen aurka egitea, baizik eta errepresioaren aurkako lana eta euskal preso eta iheslari politikoei eskainitako elkartasun ekonomiko eta politikoa epaitzea”. Egoera hori salatzeko, herritarrak ekimenean parte hartzera gondidatzen ditu. “Apirilaren 26an goazen denok Zarauztik Azkoitira, pausoz pauso, preso politikoen eskubideen alde urrats berriak egitera”.

Bertso saioa. Pausoz pauso-ren bezperan euskal presoen eskubideen aldeko bertso saioa antolatu du Erniarraitz Ber-tsozale Elkarteak. Hitzordua apirilaren 25ean —ostirala— izango da, 22:30ean, Izarraitzen. Ekitaldian parte hartuko duten bertsolariak, besteak beste, ondorengoak izango dira: Andoni Egańa, Amets Arzallus, Haritz Etxeberria

Egitaraua

Apirilak 25, ostirala

Bertso saioa.

  • 22:30. Izarraitz pilotalekuan.

Apirilak 26, larunbata

‘Pausoz pauso’.

  • 10:00. Hasiera Zarautzen.
  • 11:00. Harrera Getarian.
  • 12:00. Harrera Zumaian.
  • 13:30. Harrera Zestoan (14:30 bazkaria. 16:30 martxa).
  • 17:45. Harrera Azpeitian.
  • 19:00. Bukaera Azkoitian.
  • 21:00. Txotxa Azkoitian.
  • 23:00. Kontzertuak Azkoitian.

Martxoak 31, larunbata

Elkartasun Eguna Azpeitian.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak