Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Apirila »  Gutenbergen oinordekoak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

klik

Gutenbergen oinordekoak

Maider Zendoia

Martinez inprimategia 1854. urtean zabaldu zuten. Koadernatzaile eta inprimatzaile sendia izan da betitik martineztarrena. Bost langile dituen enpresa familiarra gaurko teknologietara egokitu dute

Tipografia, iraganeko teknika
Tipografia, iraganeko teknika.  Martineztarrek tailerreko txoko batean altxor bat dute gordeta: familiako tipografo zaharra. Moldean sartu behar izaten zuten inprimitu beharreko guztia; letraz letra, hutsunez hutsune. Argazkian, Inixio Martinez harekin.  
Letra motak, mundu bat
Letra motak, mundu bat.  Inixio Martinezek buruz kontrolatzen zituen lehen letra mota guztiak. Zizerotan ­neurtzen zituen —zizero bakoitzak 12 puntu ditu—. Pieza denak puntuka sailkatuta zituzten. 
Produktu aukera zabala
Produktu aukera zabala.  Denetik inprimatzen zuten martineztarrenean: txartelak, kartelak, sobreak, testuak... Irudian, eskeletan argazkiak inprimatzeko ereduak ageri dira. 
Tramankulutzarra
Tramankulutzarra.  Argazkiko makinari esker inprimatzen zituzten lehen agiriak. Funtzionamendua ez zen guztiz automatikoa; orriak banaka sartzen zituzten eta palankari tira eginda geldiarazten zuten. 
'Offset', egungo teknika
'Offset', egungo teknika.  Gaur egun ‘offset’ izeneko teknika erabiltzen dute. Kautxuzko zilindro baten bitartez inprimatzeari deritzo hala. Prozesua diseinatzailearen ordenagailuan hasten da.  
Edukiaren fotolitoa
Edukiaren fotolitoa.  Inprimatu beharreko dokumentuaren fotolitoa ateratzea da bigarren pausoa. Jatorrizko agiriaren argazki klixea da ‘fotolito’. Argazkian, Jaione Alberdi.  
Fotolitoa plantxara
Fotolitoa plantxara.  Inprimatzeko makinak plantxa berezia eskatzen du. Beraz, fotolitoan lortutako irudi eta testuak plantxa horretara pasatu behar dira. Behin edukia xaflara pasatutakoan, inprimagailura. 
Kolorea edo zuri-beltza.
Kolorea edo zuri-beltza..  Dokumentuak koloretan edo zuri-beltzean inprima daitezke. Angel Martinezek oinarrizko koloreak erabiltzen ditu lanerako: urdin zian, magenta, horia eta beltza. 
Martxan
Martxan.  Plantxa inprimagailuan sartutakoan abiatzen da inprimatze prozesua. Tinta, paper mota... gauza ugari izan behar da kontuan prozesuak arrakasta izan dezan. Angel Martinezek paper meheak ez ditu gustuko, “arazoak ematen dituztelako”. 
Enbalatzea
Enbalatzea.  Inprimatutakoan, agiriak manipulatu (josi, tolestu...) eta kaxetan sartzen dituzte. Ondoren, kaxa guztiak paketetan sailkatu eta bezeroari helarazten diote produktua.3 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak