|
|
Tipografia, iraganeko teknika.
Martineztarrek tailerreko txoko batean altxor bat dute gordeta: familiako tipografo zaharra. Moldean sartu behar izaten zuten inprimitu beharreko guztia; letraz letra, hutsunez hutsune. Argazkian, Inixio Martinez harekin.
|
|
|
|
Letra motak, mundu bat.
Inixio Martinezek buruz kontrolatzen zituen lehen letra mota guztiak. Zizerotan neurtzen zituen —zizero bakoitzak 12 puntu ditu—. Pieza denak puntuka sailkatuta zituzten.
|
|
|
|
Produktu aukera zabala.
Denetik inprimatzen zuten martineztarrenean: txartelak, kartelak, sobreak, testuak... Irudian, eskeletan argazkiak inprimatzeko ereduak ageri dira.
|
|
|
|
Tramankulutzarra.
Argazkiko makinari esker inprimatzen zituzten lehen agiriak. Funtzionamendua ez zen guztiz automatikoa; orriak banaka sartzen zituzten eta palankari tira eginda geldiarazten zuten.
|
|
|
|
'Offset', egungo teknika.
Gaur egun ‘offset’ izeneko teknika erabiltzen dute. Kautxuzko zilindro baten bitartez inprimatzeari deritzo hala. Prozesua diseinatzailearen ordenagailuan hasten da.
|
|
|
|
Edukiaren fotolitoa.
Inprimatu beharreko dokumentuaren fotolitoa ateratzea da bigarren pausoa. Jatorrizko agiriaren argazki klixea da ‘fotolito’. Argazkian, Jaione Alberdi.
|
|
|
|
Fotolitoa plantxara.
Inprimatzeko makinak plantxa berezia eskatzen du. Beraz, fotolitoan lortutako irudi eta testuak plantxa horretara pasatu behar dira. Behin edukia xaflara pasatutakoan, inprimagailura.
|
|
|
|
Kolorea edo zuri-beltza..
Dokumentuak koloretan edo zuri-beltzean inprima daitezke. Angel Martinezek oinarrizko koloreak erabiltzen ditu lanerako: urdin zian, magenta, horia eta beltza.
|
|
|
|
Martxan.
Plantxa inprimagailuan sartutakoan abiatzen da inprimatze prozesua. Tinta, paper mota... gauza ugari izan behar da kontuan prozesuak arrakasta izan dezan. Angel Martinezek paper meheak ez ditu gustuko, “arazoak ematen dituztelako”.
|
|
|
|
Enbalatzea.
Inprimatutakoan, agiriak manipulatu (josi, tolestu...) eta kaxetan sartzen dituzte. Ondoren, kaxa guztiak paketetan sailkatu eta bezeroari helarazten diote produktua.3
|
|