Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Apirila »  Iritzia »  Ezjakinaren aholkuak/Konzentrazioa ala kon-penetrazioa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Postontzia

Ezjakinaren aholkuak/Konzentrazioa ala kon-penetrazioa

Kepa Urbieta eta Igor Aranbarri

Ezjakinaren aholkuak (Kepa Urbieta)

Igor, maitea! Aurreko batean, orri bat esku artera iritsi zi-tzaidaan: ikasteko garaian kontzentrazioa lantzeko aholku batzuk ematen zitian. Ikastera joateari utzi nionez, beste esparru batean erabili ahalko ziren pentsatzen jarri ninduan; beste horretara joan zitzaidaan burua... zera...

Lehenengo aholkuak esaten zian goizeko orduak zirela “komenigarriak” edo, bestela, ilunistean. Tira, lehenengo aholku horrek ez dik horrenbeste eragiten. Gainera, gaueko ilunak beste indar bat dik, ez al zaik iruditzen? Eta larriagoa dena: behin tokatuko eta ez gaituk orduei begira ibiliko, ezta?

Bigarren aholkua ezinbestekoa duk!: atsedenaldiak. “Noizbehinka lana utzi eta etenak egin”, zioan eta horrarte ni konforme. Bigarren zatiarekin dudak ditiat: “Hobe da laburrak eta maiztasun handiarekin, gutxi eta luzeak baino”. Nik, mai(z)tasun handiarekin eta luzeak nahiago nitizkek baina...

Plangintza egokia zuan hirugarrena. “Hasi kontzentrazio handiena eskatzen duten gaiak lantzen; gainerakoak, bukaerarako utzi, nekatuta zaudenerako”. Pleno! Gurea, errazena, bukaerarako utzi (bakarrik ere iristen duk-eta) eta bestearekin hasteko ziok (asmatzen lanak!).

Laugarrena ere arras inportantea: leku egokia bilatu. “Leku erosoan lan egin behar da, baina ez du erosoegia izan behar”. Badaezpada, lo hartzeko ere! Gero zioan argiak urdina edo zurixka izan behar duela. Nik, kasik, batere ez edo ilargiarena nahiago. Tenperaturak 20º inguru behar dik. Ados, baina aholku horri bakardadea aipatzea falta zaiok. Ez duk plana jendaurrean jardutea.

Bosgarrenari kasurik ez: “Kontuz kafearekin”; alkoholarekin esan balu, sikiera.

Azkenik, musika. “Lagungarria da ezaguna ez bada edo letrarik ez badu. Edota klasikoak”. Imajinatzen al dituk Legen Beltzakoak horretan musika klasikoarekin? Zer? Adibide zaila? Horrenbeste lan ematen zuenik ere!

Kontzentrazioa ala kon-penetrazioa (Igor Aranbarri)

Aupa, gizon! Kontzentrazioa, ikasketak... baina, honek inoiz serio jardun al du ba? Orduan beste esparru ba-tzutan aplikatzen duala esaten didak, eta nik neure artean: “Honek zertan jardungo dik hain gogotsu, zertan ibiliko duk hain konstante, hain aplikatu...”. Bueltak eman eta bueltak eman, azkenean kanpai hotsa entzun diat: jakina, sexua. Ah, kostatu zaidak, eh!

Arrazoia duk. Ordutegia? Goiza, ederra: energiaz betetako unea, deskantsatuta, ohe-an, goxo... Edota gaua, betiere, diotenez eguneko garairik sexualena, ez zakiat gaueko indarra egunari poz pixka bat emateko den, baina... Baina inork ez dik esango: “Pare bat ordura nahiago, eh; iluntzen duenean”. Edo bai...

Atsedenaldiena, erlatiboa duk, ezta? “Etenak egin”, “ho-be da laburrak eta maiztasun handiarekin“... Bingo berriz ere, maiztasun handiarekin eta luze nahiago. Atsedenaldia esan duk; gelditu bai? Puff!

Antolaketa. Nahiz eta inprobisaketa garrantzitsua izan eta errepikapenak saihestu behar, egia duk gauzak egiteko orden logiko bat beharrezkoa dela. Dedikazio handiagoa eskatzen duten zatiak aurrez hartzea hobe, gerorako utziz gero akaso beranduegi izan daitekeelako. Beste behin ere txapela kentzeko, edo jartzeko, egia bota duk: “Gurea, bakarrik ere iristen duk; bestearena, saiatuta hobe”.

Lekua. Hemen denetik en-tzuten duk. Argitan ala ilunpean? Ezkutuan, leku publikoetan... Azkenean, gogoaren txinpartak martxan badira, gau ilunak ere argitzen dituk eta mundu osoan bi lagun baino ez dituk antzematen. Eta sua baduk ingurua ez duk 20 gradutan mantenduko; galdetu inguruko kristalei. Sustantzia estimulatzaileei dagokionez, kontuz, dena grabitatearen legearen aurka eta marruskadura indarren mesedetan izan dadila. Legen Beltzakoak ez ditiat imajinatu nahi une honetan, Kepa...Konzentrazioa

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak