Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Apirila »  Iritzia »  Euskaldunak!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Euskaldunak!

Joxin Iturriotz

1986an izango zen. Bi hizkuntzatan eman nion idatzi berbera. Joxe Elizburuk biak begiratu, eta erdarazkoa ondo tolestu eta poltsikoan gorde zuen. Ondoren, euskarazkoa apurtu, eta zakarrontzira bota zuen. Nire aurrean. Ez nion ezer esan. Imajina dezaket nolako aurpegia ipini nuen.

Udal Kultura arloan lan egiten nuen. Idazkariak ez zituen euskarazko idatziak onartzen. Eskerrak zinegotziak gogor egin, eta erdarazkoarekin euskarazkoa ere onarrarazi zion. Landetako festetan azpeitiar batek euskaraz ez zekiela esan zion Xirrixti Mirrixti antzerki taldeko partaide bati, ez ziolako ulertzen. Nirekin haserretu zen baionarra! Nik euskara zakarrontzian ikusten nuen, etsipenak jota.

Bolada baten ondoren Elizburu bera etorri zitzaidan zerbait eskatzera: “Euskaraz, eh!”. Horrela egin nuen nik. Eta euskaraz argitaratu zuen Elizburuk. Harrezkero, guztiak ez baziren ere gehienak bai behintzat, euskaraz argitaratu zituen nik emandakoak, El Diario Vasco-n. Orain Berria daukagu. Urola Kostako Hitza daukagu. Uztarria daukagu. 2008ko otsailaren 7an Euskararen Plan Estrategikoa onartu zen, aho batez, lau urteetarako. Aurtengo Kudeaketa Plana ere onartu dute. 2008ko martxoaren 7an hitzarmena sinatu zuten Kontseiluak eta Azpeitiko Udalak.

2008ko apirilaren 5ean Azpeitia Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (Uema) sartuko da. Gauzak aldatzen ari dira Azpeitian. Euskaldunak! Bazen garaia!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak