Manuel Gisasola
Manuel Gisasola:
Maider Zendoia
Manuel Gisasola jesulagunak Loiolan ikasi zuen gaztetan. Orain santutegira itzuli da berriz ere, erretiroa hartu baitu.
|
|
|
|
|
|
|
|
Txikitako ametsa.
**txikitako ametsa.*+
Manuel Gisasolak euskal mitologiarekiko afizioa izan du betitik. “Asko gustatzen zait gaia; askotan aztertu izan dut euskal mitologia eta hamaika hitzaldi ere emana naiz gai horren inguruan”. Loiolako santutegian duen gelako atea eguzki-lorez inguratua du, “babesa izateko”.
|
|
Noiz erabaki zenuen jesulagun izatea?
.13 urte nituela hasi nintzen kontuari bueltak ematen, baina batxilergoa bukatzean sartu nintzen jesulagun, 18 urterekin.
Zerk bultzatu zintuen erabakia hartzera?
Besteei laguntza eskainiz eman nahi nuen bizitza.
Noiz iritsi zinen Loiolara lehenengoz?
Filosofia egitera etorri nintzen, 1960an. Hiru urtean egon nin-tzen hemen ikasten.
Auzotarrekin harreman estua izan al zenuen?
Auzoan beharrezkoak ziren gauzei bultzada ematen saiatu ginen. Loiolatxo elkartea lehen kokatuta zegoen eraikinari beste solairua atera genion eta eskola zabaldu genuen han. Beheko solairuan antzerkiak antzezten genituen auzotarrek.
Erretiratutakoan berriz ere Loiolara...
Gasteizen Institutu Politekniko Jesus Obreron igaro dut urte ugari. Orain erretiroa hartu dut eta hona itzuli naiz. Loiola etxe ona da; auzo polita da eta lagunarte ederra dut.
Nola aurkitu duzu herria itzuleran?
Azpeitia zeharo aldatuta dago. Herriaren egitura guztiz aldatu da eta jendearen bizimodua ere oso desberdina da gaur egun.
Santutegirik gabeko Azpeitia nolakoa litzateke?
San Inazioren jaioterria izateak asko markatu du Azpeitia, zalan-tzarik gabe. Santutegiak gauza gehiago egin ote zitzakeen herriaren alde? Agian, bai; bere garaian Loiolatxo eraiki genuen...
|