Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Martxoa »  Iritzia »  Lezoko teilatuetan...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Lezoko teilatuetan...

Aitor Zinkunegi

Gazte Topagunea’08 ospatuko da Lezon martxoaren 21etik 24ra. Ikastolen aldeko jaien antzera, Euskal Herrian ematen den fenomeno berezia da. 1994an lehenengo aldiz Etxarrin ospatu zenetik, bi urtean behin ospatzen da eta, gazte askorentzat, lehentasunezko zita izatera heldu da.

Kontzertu ugari izaten bada ere, Gazte Topagunea ez da musika eta festa jaialdi bat bakarrik. Bertan, milaka gaztek bizi duten errealitatearen inguruan —etxebizitza, kontsumoa, kultura edo hezkuntza— eztabaidatu, arrazoitu eta sorkuntzari bide ematen diote. Azken Gazte Topagunean 20.000 gaztetik gora elkartu ziren. Azkena, lehena bezala, Etxarrin izan zen eta, garaiak aldatu badira ere, ekimen hori gazteriarengan errotuta dagoela ikus zitekeen.

Aurtengoa ia gainean dugu. Otsailaren amaierarako 40 gaztetik gora zeuden izena emanda Azpeitian bertan; horrek erakusten du jaialdiaren dimentsioa. Lau egunez luzatzen den akanpada, gazteontzako tokia izango duen herri bat eraikiz, gazteen arteko harremanak sendotuz eta parranda ederrak eginez igaroko da. Gure herrian otsailaren 23an egin zen ekimenaren aurkezpena. Kalejiran, batukadarekin, dantzan jarri zen Azpeitiko alde zahar osoa. Ondorengo afari eta kontzertuetan, berriz, 200 gaztetik gora elkartu ginen. Ezin ukatu, beraz, Gazte Topagunea datorrenean beste kolore bat hartzen dutela herriek, udaberriz janzten dela Euskal Herri osoa.

Hala ere, adierazgarria da ekimen hori milaka gazteren arteko auzolanaren emaitza dela. Gazte Topagunea adibide bat besterik ez da, kriminalizatuak diren herri honetako gazteen izaeraren inguruan —denok apur bat eginda— zer lortzeko gai garen azaltzean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak