Tomas Gereta
Tomas Gereta
Maider Zendoia
|
|
|
|
|
|
|
|
Txikitako ametsa.
Tomas Geretak musikarekiko afizioa izan du txikitatik. "Soinua jotzen ikasi nuen, baina txistua jotzen ibili izan naiz, batik bat". Argazkian, Gereta -laukian sartuta- Joxe Mari Urbieta Egaņazpi pandero-jotzailearekin eta Faustino Azpiazu Sakabi soinu-jolearekin ageri da, Xoxoten.
|
|
Tomas Gereta 1936ko otsailaren 29an jaio zen. Ordukoa urte bisustua izanik, lau urtean behin ospatzen du urtebetetze eguna jaio zen egun berean. 2008a ere urte bisustua da. Modu berezian ospatuko du aurten bere eguna Geretak.
Urte bisustuan jaio izanak eragin al du zure bizitzan?
Nire gurasoak oso elizkoiak ziren. Otsailaren 29a egutegiz kanpoko eguna iruditzen zitzaien. Haientzat ia deabruarena zen egun hura, santorik ere ez zuena. Hortaz, aitapontekoak erabaki zuen Erregistro Zibilera joan eta otsailaren 28an jaio nintzela esatea.
Beraz, agiri ofizialen arabera otsailaren 28koa zara...
Bai, nire gurasoek pentsamolde hura zutelako.
Zenbat urte beteko dituzu aurten?
Otsailaren 29an hemezortzi urte beteko ditut... Askotan hori da brometan ematen dudan erantzuna... Berez, 72 urte beteko ditut, 1936an jaio nintzelako.
Modu berezian ospatuko al duzu urtebetetzea aurten?
Urte bisustuan zertxobait bereziagoa izaten da ospakizuna. Gainerako urteetan, otsailaren 28an ospatzen dut.
Urte bisustua madarikatua dela esan izan da maiz. Ados al zaude?
Gaur egun ez dago horrelako sinismenik, baina lehen asko sinisten zuten horrelako kontuetan. Lagunartean ere esan izan didate inoiz otsailaren 29an jaiotako pertsona naturalik ez dagoela.
Pasadizorik bizi izan al duzu jaiotze dataren inguruan?
Bai. Nire aitapontekoak otsailaren 29an egiten zidan oparia; hau da, lau urtean behin... Niri amorrua ematen zidan agirietan otsailaren 28a azaldu baina oparia otsailaren 29an jasotzeak.
|