|
|
1984: Kanibal.
Guraso elkarteko kide batek —Javier Iraetak— proposatuta irten zuten lehen aldiz Institutuko ikasleek astelehen karnabal gaueko desfilean. 1984. urtea zen eta kanibalez mozorrotzea erabaki zuten. Bederatzi urtean eutsi zioten desfilatzeko ohiturari.
|
|
|
|
1985: Pirata.
Gabon inguruan hasten ziren karnabaletako mozorroa prestatzen. Karrozari arreta berezia eskaintzen zioten. Haurren danborradako karrozaren plataforma erabiltzen zuten horretarako. Ikasleek, gurasoek eta ikastetxeko langileek lankidetzan prestatzen zituzten xehetasunak.
|
|
|
|
1986: Erromatar.
Oso giro ona egoten zen parte-hartzaileen artean. Karrozan hogei litro kalimotxo eramaten zituzten. Perez Arregi plazatik pasatzean geldiunea egiten zuten Etxe-Zuri taberna parean. Taldeko kideek eta gainerako herritarrek tragoxka egiteko aprobetxatzen zuten abagunea. Urteen poderioz ohitura bihurtu zen geldiune hura.
|
|
|
|
1987: Erdi aroa.
Ikasleek diseinatzen zituzten janzkerak eta, ondoren, euren artean fotokopiatzen zituzten patroiak. Karroza egiteko lan taldea, berriz, Gerino tabernariak —ezkerretik lehena—, Esteban Campos atezainak —ezkerretik hirugarrena—, Felix Azkue, Joxe Ramon Larrańaga eta Mikel Goikoetxea —ezkerretik laugarrena— irakasleek, eta boluntarioek osatzen zuten.
|
|
|
|
Irten aurretik afaria.
Bi afari antolatzen zituzten parte-hartzaileek. Alde batetik, Institutuko tabernan afaltzen zuten desfilean irten aurretik. Bestetik, San Jose egunean afari berezia izaten zuten.
|
|
|
|
1988:Harriketarrak.
Desfilean irten aurretik, janaria txapa gainean erretzen jarri zuten karrozan. Afaltzen ari zirela etorri zen ustekabea: sua piztu zen. Ahal zuten bezala itzali eta kalera irtetzea erabaki zuten.
|
|
|
|
1989: Zonbi.
Mozorroa eta karroza prestatzeaz gain, beste gauza bat ere kontuan hartzen zuten desfilean parte hartzeko: koreografia. Ikastetxeko pasiloan entseatzen zituzten ikasleek karnabaletako dantzak.
|
|
|
|
1990: Frantziako iraultza.
Irudian ageri diren soldadu trajeak Azkoitiko haurren danborradakoak dira. Gillotina ere bazeramaten karrozan. Aluminios Azpeitiakoek utzitako aluminiozko xaflarekin moztu zuten biktimaren lepoa —azenarioa, errealitatean—.
|
|
|
|
1991: Golkoko gerra.
Golkoko Gerra puri-purian zegoen 1991ko otsailean. Beraz, ikasleek gai hura aintzat hartu eta soldaduz mozorrotzea erabaki zuten. Gerraontzi ikaragarri bat atera zuten karroza gisa. Untziko kainoien danbadak lortzeko petardoak jaurti zituzten ikasleek uneoro. Bitxikeria gisa, azpimarragarria da Marta Sanchez abeslaria ere irudikatu zutela karrozan; gerran Espainiako Armada bisitatzera joan zen Sanchez.
|
|
|
|
1992: Egipziar.
Ogibide desberdinetako boluntarioek laguntzen zieten prestaketetan. Egipziarrez jantzi zirenean, adibidez, Renault kontzesionariko arduradunek utzi zizkieten piramidearen begirada piztu eta itzaltzea lortzen zuten argi keinukariak.
|
|