Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Otsaila »  Iritzia »  Hamabost urte eta gero, erreleboa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hemerotaka

Hamabost urte eta gero, erreleboa

Estanis Aizpuru (Kaldereroen antolatzaile ohia)

Azken hamabost urteotan karnabalak datozela iragarri izan dugu kaldereroek. Izan ere, 1993an hasi eta aurreko urtera arte aritu ginen kaldereroen antolaketan. Aurten, ordea, Ardozaleak elkartekook ez ditugu antolatu. Udaleko Festa Batzordeak hartu du lan hori bere gain, eta aldaketak izan dira festan. Gu hamabost urtean gauez atera bagara ere, kalejira arratsaldera pasatzeak, agian, on egingo dio kaldereroen festari; probatzea izango da.

Kaldereroen lekukoarekin aurrera segitzeko, garrantzitsua dela pentsatzen dugu haurrak dituen gazte talderen batek eustea antolaketari. Horrekin berriz ere indarra hartuko luke kalejirak.

Gu 1993an hasi ginen kaldereroak antolatzen. Urte hartan, kalejira desagertzear egon zen, inork ez zuelako hartu nahi aurreko antolatzaileen lekukoa. Jose Luis Frantzesena etorri zen gugana, lekukoa hartuko al genuen galdezka. Guk ume txikiak genituen garai hartan eta animatu egin ginen. Ume eta guzti, festa hura antolatu eta bertan parte-hartzea erabaki genuen. Ordutik, oso gustura ibili gara kaldereroetan gure haurrekin baina, orain, ume izateari utzi egin diote seme-alabek, baita pixkanaka-pixkanaka kalejiran ateratzeari ere. Nahiz eta talde oparoa izan garen irtendako hamabost urteetan, azkenaldian asko zahartua zegoen taldearen batez bestekoa. Horrez gain, lanpetuta eta denborarik gabe genbiltzan aspaldian.

Orain Udaleko Festa Batzordeak hartu du kaldereroak antolatzeko ardura, aurten ikusi dugun bezala. Aldaketak, bere alde on eta txarrekin, zailak izan daitezke hasiera batean, baina pixkanaka buelta eman dakioke festari. Egia esan, guk nostalgia handiz begiratu diogu aurtengo kalejirari...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak