Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Otsaila »  Iritzia »  Liderrak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Enbido

Liderrrak

Koldo Aldadur

Itxuraz, inongo mugarik ez duen giza genetikaren garapenak martxa honetan aurrera segitzen badu, agintzeko afizioa dutenek laster izango dute, lehenaz gain, gure pentsamendua eta izaera kontrolatzeko modua.

Ez dute, lehen uste zen bezala, molde bat hartu eta klonak egin beharrik izango. Ez, liderrak egitea aski izango dute, eta gero geu klonatuko gara.

Jo dezagun Azpeitirako dozena erdi bat lider nahikoa direla deliberatu dutela. Giza genetikak azken urteetan eman dituen baliabideak lagunduta, pertza digital handi batean sartu beharreko osagaiak honokoak dira: janzkeran itxura dezentea izan dezala eta poliki antzean hitz egin dezala —noizean behin aditz potoloren bat sartuta—. Unibertsitateko titulua izatea ere erabat beharrezkoa da. Batzarrak kontrolatu ahal izateko ere trebezia beharko du; badakizue, etorri ikaragarrian aritu dadila entzule denak erabat txoratu arte, gero, nekearen nekez, bukaeran inork galderarik egin ez dezan. Pertsona positiboa behar du. Agindu ditzala zeruak eta lurrak, gero beteko ez badu ere. “Laguntza ofizialeko berrehun etxebizitza egingo ditugu, edo bostehun, nahi duzuena”. “Gure eskolan ez da suspentsorik izango eta, bakarren bat bada, lasai, sistema pertsonalizatua jarriko dugu martxan okertzen hasitakoa zuzentzeko”. “Sei hilabetean indarkeriaren arazoarekin bukatuko dugu”. “Utzi dena geure esku, eta etxekoekin pozik bizi. Geu arduratuko gara”.

liderrak. Herriko eskola nagusietan, udaletxean, banketxe handietan eta komunikabideren batean liderrak jarri eta kito. Pentsatu beharrak dakarren fibromialgia mentala arinduta pozik bizitzeko moduan izango gara.

Datorren hilabete hasieran hauteskundeak izango dira. Etxera bidaliko dizkidaten triptiko guztiak irakurriko ditut, banatzen norbaitek egin duen ahaleginak sortzen didan errespetuagatik besterik ez bada ere. Gero, alderdiren batek atzera egiteko modua ematen badit, harentzat nire botoa.

Jertsea oparitu digute olentzerotan eta, geure begien kolorearekin bat ez badator, dendara joan eta aldatzeko modua dugu. Berdintsu, hurrengo hilabeteetan aukeratutako alderdi horrek kale egiten badizu, itzul diezazutela zeurea, eta zeurea bakarrik, den botoa. Eta, jakina, agintzen ari denak boto asko galtzen baditu, kalera.

4zuzentze sistema. Zer zuzentze sistema du alderdi bakoitzak? Boto-emaileak, hauteskunde eta hauteskunde artean, alderdi barruan bere iritzia entzun eta aztertzeko eskubiderik ba al du? Aukera hor izanda, zenbat dira alderdietako batzarretan parte hartzen dutenak? Ez al da politika nazionalean, nazioartekoan, herrialdekoan edo etxekoan ezer gertatzen zure nahia, edo agian sua, pizten duena? Behin zure liderrak hautatu dituzunean, pentsatzetik eta parte-hartzetik libre sentitzen al zara? Azpeitia bezalako herri batean ez da zaila egun berean halako alderdik tortura babesten duela irakurtzea, beste hark hilketak babesten dituela entzutea. Ez ote gaude gehitxo babestuta? Alderdiaren ustezko bide okerraren erantzule al dira alderdikideak? Uste dut ezetz. Badakit meategietan birikak utzi zituen osaba torturaren aurka dagoela, badakit, hainbeste desiratzen dugun justiziaz betetako bakeak Erromako zubiak adina kolore dituela. Eta horregatik, zulo beltzetik ateratzeko zenbat eta ńabardura gehiago hobea delako, parte hartzeko garaia da. Jakinagatik gehiengoaren iritziaren aurka zoazela, zeurea beldurrik gabe azalduta.

norbere testiak. Badakigu arraro begiratuko gaituztela, arrotz. Bilera askotara geure tesiak indartzera baino ez gara joaten. Ez dugu nahi inork oreka hori zalantzan jar dezan. Liderrak behar ditugu, ezkerrean eta eskubian. Eta erdian, erdirik baldin badago behintzat...

Itotzen gaituzten jantziak utzita, karnabaletakoa elkarrizketarako garai aproposa da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak