Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Urtarrila »  Danbor hotsen aurrean

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

klik

Danbor hotsen aurrean

Maider Zendoia

Atabalik astindu gabe ateratzen den talde bakarrak zabaltzen du 1959tik danborrada: gastadoreek. Oņatz Bideko kideak izan ziren aurrenak. Honatx urteotako argazki batzuk, ia denak argitaratu gabeak

1959.urtea:estreinaldia
1959.urtea:estreinaldia.  Oņatz Bide elkarteko kideek —Azilerrin kokatuta zegoen orduan soziedadea—, Azpeitian gastadorez jantzita irtetea erabaki zuten helduen lehen danborradan, 1959an. Donostiako Casa Angelitan alokatu zituzten soldadu trajeak. Itxura denez, behin baino gehiagotan erabilitako arropak ziren eta janzterakoan tarratada asko egin zizkioten. Patxi Azkargorta taldekideak tindategian lan egiten zuen eta hark txukundu zituen, kateorratzekin, taldeko kideen piurak. Aurreneko urtean, maristek plazan zuten sotoan jantzi ziren. 
1960: Artzain janzkera.
1960: Artzain janzkera..  1960: Artzain janzkera. Bigarren urtean berandu ibili ziren janzkera alokatzeko orduan eta, soldadu janzkeraren partez, artzain jantzia alokatu zuten Donostian. Arropa hura ikustean, bost taldekide soilik animatu ziren danborradan irtetera. San Sebastian bezperan eta egunean atera ziren 1960an. Argazkian, Oņatz Bide elkarteko bost kideak beste taldeetako kantinerekin ageri dira parroki aurrean, urte hartan. 
1961: zaldi eta guzti.
1961: zaldi eta guzti..  Luis Amenabar taldeko zuzendariak zaldi gainean irten zuen 1961ean. Amenabarrek burdinezko ezpata atera ohi zuen, baina gainerako guztiek Josu Agirre taldekideak egindako egurrezko ezpatekin desfilatzen zuten.  
1961: Janzkera berriak
1961: Janzkera berriak.  Aurreneko bi urteetan janzkerak alokatzekoan izandako tirabirak saihesteko, traje berriak egitea erabaki zuten 1961ean. Manolo Madrazok emandako patroi eta ohialekin josi zituzten trajeak Oņatz Bide elkarteko kideen emazteek.  
1962: Kantinerak
1962: Kantinerak.  1962ko danborradan ateratako argazki honetan ageri dira lehen aldiz gastadoreen kantinerak. Argazkian, hamabi gastadore eta haien buruzagia ageri dira bi kantinerekin. Ondorengoek osatzen zuten gastadoreen taldea: goian ezkerretik eskuinera, Karmelo Loinaz, Juan Agirre, Inazio Odriozola, kantinera, Luis Amenabar, kantinera, Manuel Odriozola, Patxi Azkargorta eta Francisco Prat; behean ezkerretik eskuinera, Josu Agirre, Joxe Elortza, Joxe Azpillaga Errekalde, Patxi Aizpitarte, Mateo Iriarte eta Joxe Luis Agirre. 
1974: txanda hartzeko garaia
1974: txanda hartzeko garaia.  1974: txanda hartzeko garaia Urteek aurrera egin ahala, elkarteko kideen familia artekoak joan ziren aitzindariei txanda hartzen. Pixkanaka-pixkanaka aurpegi berriak agertzen hasi ziren gastadoreen lerroetan. Irudian, Josu Agirre Oņatz Bideko kidea ageri da —behean ezkerretik lehena—, bere seme Joxe Ramon Agirrerekin batera —behean laugarrena—. Beste bitxikeria bat ere azpimarragarria da: urte askoan Manolo San Juan —goian zazpigarrena— tailagilearen tailerrean izaten zuten soldadu trajeak janzteko hitzordua. s 
1976: lehenak.
1976: lehenak..  Gastadoreek zabaltzen dute San Sebastian bezperako helduen danborrada. Gastadoreen buruzagia eta bi kantinera izaten dira urtarrilaren 19an kalea zeharkatzen duten lehenak. Talde honetan ez da inor ateratzen banderarekin. Beraz, taldeko buruzagia izaten da azpeitiar danborejoleak gidatzen dituen pertsona. Argazkian, Irene Valverde —ezkerreko kantinera—, Luis Amenabar —gastadoreen buruzagia, erdian— eta beste kantinera ageri dira. 1976ko San Sebastian bezperan atera zuten irudia gastadoreak, Goiko kaletik pasatzen ari zirela.  
1979: abiapuntutik hogei urtera
1979: abiapuntutik hogei urtera.  Oņatz Bide elkarteko kideek 1959an irten zuten aurreneko aldiz danborradan. Handik 20 urtera —1979an— ateratakoa da goiko argazkia. Irudian, goian ezkerretik eskuinera, Juanito Luzea, Manolo San Juan, Mamen Iriarte, Luis Amenabar, kantinera bat, gastadore bat eta Angel Olariaga ageri dira. Behean ezkerretik eskuinera, Xabier Azkargorta, Patxi Azkargorta, Ricardo Txulo, Joxin Beloki eta Mateo Iriarte daude.3 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak