Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Urtarrila »  Iritzia »  Azken aldiko poesia libururik onena

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hemerotaka

Azken aldiko poesia libururik onena

Beñat Sarasola ( 'Berria',2007-12-02)

Jose Luis Otamendiren Erlojuen mekanika hau Lur bat zure minari harekin erkatzea ekidinezina suertatu zait, besteak beste, nahiko onartuta dagoelako Lur bat zure minari izan dela azpeitiarraren orain arteko lanik biribilena, eta marka, beraz, ez zelako aski erraza gainditzen. Bada, esango nuke, liburu honek zenbait alderditan aurrekoa gainditzea lortzen duela, eta, honenbestez, hamabi urteko tarteak zinez merezi izan duela.

Lur bat zure minari liburuak, labur samarra izanagatik, aparteko intentsitate poetikoa zuen, bazirudien poetak bertso-lerro bakoitzean bizia zuela jokoan. Erlojuen mekanika-k, ordea, tonu patxadatsuagoa du, ez da hain oldarkorra, badauka halako etsipen puntu bat, besteak beste, liburuko elementu nagusia ere ezberdina delako: denbora. (...)

Beste ezaugarri garrantzitsua idazleak darabilen hizkuntza poetikoa da eta. Lur bat zure minari-n dagoeneko sumatzen zen forma narratibo eta xehetarako joera apur bat areagotu du Otamendik Erlojuen mekanika-n. (...)

Aintzat hartzekoak dira, halaber, ildo honetan, errepikapenak eta paralelismoak. Otamendiren aurreko liburuetan nekez topatzen ahal ziren baliabideok, baina iruditzen zait liburuaren gailurrean aurkitzen diren poemak gisa honetan osatutakoak direla hain justu: Mundua, Haurtzaro galdua, No man’s land, Jendetasuna (Xabier Aldairi), Aberriaz zelan ahaztu... Susmoa dut poema hauek euskal poesiako poema behinenen alboan paratu daitezkeela lasai asko. Badakit ez duela prentsa onik baieztapen biribilak egiten ibiltzeak, baina uste dut ez naizela handizkatzen ari Erlojuen mekanika azken aldiko poesia libururik onena dela badiot.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak