Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Urtarrila »  Iritzia »  AHT eta Konstituzioa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

AHT eta Konstituzioa

Aitor Zinkunegi

Urte berria hasi da, 2008an sartu gara. Geure buruari inoiz beteko ez ditugun mila zin egin dizkiogu eta gustura gaude, beste behin erretzeari utzita! Baina egon lasai, sansebastianak gainean dira-eta... Mila ilusio, mila gezur. Urteroko rolloa.

Aurreko urtea baino okerragoa ez izatea nahikoa litzateke, baina hori, mila eta batgarren ilusioa besterik ez da. Ekaitza iritsi da eta ez du ematen berehala joango denik. AHTrekin eta Espainiako Konstituzioarekin, sorgin ehiza hasi da gure herrian (inoiz gelditu bada!).

Ez dakit, baina iruditzen zait, Mike Tysonek bere sasoirik txarrenean baina muturreko gehiago hartuko ditugula aurten; ‘panderuek baino gehiyo!’, esan ohi dugun moduan. Abenduan, Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifan izan ginen. Milaka euskal herritar modu baketsuan, mobilizaziorako prest. Ia Arrasatera iritsi eta ‘alto’!, Guardia Zibilaren kontrola. EAJk eta NaBaik babestutako horiek, EAJ eta NaBairen interesak babesten. Bi alderdi horiek, “zuzenbide estatuaren tresna guztiak ETAren aurka zilegi” zirela esan, eta aste gutxira, Gorka Lupiañez torturatu zutenak. Egunean 50 aldiz poltsa, 10.000 flexio, bi aldiz makila ipurtzuloan sartuta bortxatu, kolpe amaigabeak... Bere ama, sakabanaketaren bortizkeriari duintasunez aurre egiten dioten ama horietako bat, prentsaurrekoa ematen eta ni entzuten, bi begiak malkoz beteta nituela. Guztia euskal herritarron erabakia errespetatzea exijitzeagatik!

Ekaitza heldu da, Abiadura Handian Txikitu nahi dute herria eta herritarron askatasun egarria. Baina norabideari eusteko garaia da, gazteok arraunera eta, behar izanez gero, untziaren gidaritza hartzera! Asko aurreratu dugu eta orain ezin gara atzera joan! Azkenik, muxu handi bana hemen ez zaudetenoi! Maite zaituztegu, aurrera bolie!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak