Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2008 »  Urtarrila »  Iritzia »  Urte berria

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Urte berria

Joxin Iturriotz

Hasi da urte berria. Asmo zaharrak berritzeko garaia omen. Eta, lehengoez gain, geure buruari asmo berriak ezartzekoa. Aurreko urtekoak beteta geratu balira bezala. Neuk ere baditut neureak.

Egin gabe geratu direnak eta berri-berriak.

Ariketa gehiago egin behar dut. Oinez eta bizikletaz astean gutxienez hiru-lau aldiz ibili.

Etxeko trasteroa trastez pilatzen joan da urtean zehar eta ea, behingoz, zertxobait txukuntzen dudan.

Irakurketa ere hor da. Apaletan liburu ugari dut noiz hartuko. Hautsak jan baino lehen.

Eta, kapritxo bat aipatzearren, musika ikastea aipatuko nuke. Maila apal-apalean. Belarriek elkarren aurka hainbeste borroka egin ez dezaten, besterik gabe.

Eta etxeko gela hori pintatu eta berritu. Eta lagunekin gehiagotan egon. Eta... Baita hori ere! Eta ahaztuta neuzkanak.

Asmo ederrak guztiak. Baina asmotik gero eta gutxiago daukatenak.

Ariketa egitea gero eta beharrezkoagoa dugu, gaitzak har ez gaitzan. Trasteak, gero eta gutxiago, gehienak alferrik baitira. Musikarako beranduegi ez ote da?

Bizitzaren erdia pasatuta daukagunok, egin dezakegunari baino gehiago gelditzen zaigunari begira jarrita gaude. Asmoak, egin nahiko genukeena gero eta gutxiago, eta egin beharrekoari ahal den neurrian eutsi.

Urtebete pasatu da, eta zahartzen ari gara.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak