Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Abendua »  Lucia Gerriko

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Lucia Gerriko

Lucia Gerriko

Maider Zendoia

Lucia Gerriko 1907ko abenduaren 13an jaio zen Azpeitian, Larrin baserrian. Ehun kandela itzaltzea tokatuko zaio aurtengo Santa Luzia egunean.

Lucia Gerriko. 
Lucia Gerriko baserriko lanez arduratzen zen txikitan. 

Ehun urte beteko dituzu abenduaren 13an. Badira urteak...

Egia esan behar badut, ez daukat ehun urte bizi izandako sentsaziorik.

Zein da trukua?

Goizero jaikitzea, baita gaizki egonda ere, eta lan asko egitea.

Nondik datorkizu kasta hori?

Oro har, genetika kontua dela esango nuke. Familiako beste kideek ere 80 urtetik gora harrapatu zituzten.

Mende batean aldaketa asko biziko zenituen. Zein izan da handiena?

Gaur eguneko egoera izan da bizi izan dudan aldaketarik gogorrena. Buelta handia eman du munduak. Urrutira joan gabe, lehengo pezetak oraingo euroak baino gehiago balio zuen...

Urteotan herrian izan den gertaeraren bat aipatzekotan, zein aukeratuko zenuke?

Alfonso XIII. [Espainiako] erregeak Urolako Trena inauguratu zuen eguna datorkit burura. ‘ˇViva el rey, viva la Diputación y viva el Tren de Urola!’, entzuten zen kalean.

Zein duzu eguneroko errutina?

09:00ak aldera jaikitzen naiz. Gosaldu ondoren egunkaria leitzen dut eta egunean zehar telebista ikustea gustukoa dut. Arratsalde bukaeran irratiko errosarioa eta meza entzuten ditut.

Atzetik datozen belaunaldiei zer aholku emango zenieke?

Ahal den bizio gutxiena izan eta erretiro onak egin ditzatela.

Etorkizunari zer eskatzen diozu?

Jaungoikoak nahi duenera arte bizitzea, okerrera egin gabe.

Txikitako ametsa

Lucia Gerriko baserriko lanez arduratzen zen txikitan. “Egunerokotasunari begira bizi nintzen, ez nuen amets berezirik”. Hala ere, bere ilusioen artean ezkontzea eta familia osatzea zeudela dio. “Gaur egun, helburu hori lortu dudala esan dezaket”, dio Gerrikok.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak