Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Abendua »  Iritzia »  Ehun urte gure artean...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Ehun urte gure artean...

Kepa Susperregi

Olazko Ermita inguruan dagoen Etxe txiki-ra 1905. urteko ekainaren 12an iritsi ziren. Hori izan zuten lehen bizilekua, gure artean. 1909. urtean zabaldu zuten gaur egun ezaguna dugun etxe nagusia, garai batean institutuko heziketa leku edo nobiziatua izan zena. Dolores Sopeña institutuaren sortzaileak —Almeriako lurretan jaiotako emakumea da—, San Inazioren espiritualitatea eta gogo-jardunak biziki estimatzen zituelako bihurtu zuen Loiola ingurua institutuaren oinarri. Elkarteko kide izango zenak, San Inazioren jaiotetxeko itzalpean hezi nahi zuen, haren espiritualitatea barnera zezaten.

Gaur egun, 30 bat lagun bizi dira Olatz inguruko etxean. Emakumezkoak dira guztiak. Euskal herritarrak horietako batzuk, espainiarrak gehienak. Adinean aurrera doazenak ia denak. Horietako asko eta asko, bizitza han eta hemen eskaini ondoren, gure ingurura etorritakoak dira. Elkar laguntzen eta babesten dute, eta institutuko ateak beti dituzte zabalik lagunentzat.

Olazko Ermitaren zerbitzuan, eskola ematen, etxeko lanetarako emakumeak prestatzen, ezkonduen taldeak animatzen... ezagutu izan ditugu urteetan. Haien bizitzak —gaur egun isilagoa eta ezkutuagoa bada ere— eta ahaleginak helburu, asmo eta ardatz nagusi bat izan dute: bizitza langilegoaren zerbitzura eskaintzea, langilegoaren bizkortze eta ebanjelizazioa sustatuta. Halaxe diote duela ehun urte onartu zuten Insitutuko Lege Nagusian ere: “Institutuak bizkortze eta ebanjelizazio zerbitzu bat eskainiko dio langilego behartsuari, Jainkoarengandik eta Elizarengandik urrutiratuta daudenen artean bereziki. Gizon eta emakumeen arteko harremanak anaikorragoak izan daitezen lan egingo du, elkarren artean urrutiratzen gaituzten liskarbideak gainditzen lagunduta”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak