Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Azaroa »  Antzezlan berria

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Antzezlan berria

Maider Zendoia

Lakrikun antzerki taldeak antzezlan berria estreinatuko du azaroaren 24an, Euskal Antzerki Topaketen 25. urteurrenaren baitan

Lakrikun antzerki taldeko kideak antzezten. 

Azpeitiko Lakrikun antzerki taldeak 25 urte... ta segi bueltaka antzezlana estreinatuko du azaroaren 24an, 21:30ean, Izarraitz pilotalekuan. Euskal Antzerki Topaketak 25 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko taularatuko dute lan berria azpeitiarrek. Antzezlan zahar eta berriak uztartuta, bat-bateko jarduna eskainiko dute herritarren aurrean.

XXV. Euskal Antzerki Topaketak azaroaren 8tik 30era ospatuko dira. Leire Lazkano Udaleko Kultura batzordeburuak uste du ekimena dagoeneko “txertatuta” dagoela herrian. “Aurten, 25. urteurrena dela-eta antzerkiari bultzada eman nahi diogu urte osorako ekitaldiak antolatuta”.

Urte guztira zabaldu. Udalak “antzerki produkzio handiak” alde batera utzi eta “formato txikiko antzerkien aldeko apustua” egin nahi du urtean zehar. Horrela, irakurketa dramatizatuak, kafe antzerkiak eta era desberdineko antzezlanak antolatzeko asmoa azaldu du Kultura batzordeburuak. “Herria piztu nahi dugu urteko asteburuetan. Jendea hezi egin behar da ekitaldi kulturaletan parte hartzera”. Udal ordezkariek kultura alorreko herriko taldeekin hitz egingo dute, beharrak zehaztu eta horren araberako ekintza kulturalak sustatzeko. “Herrian kultur ekitaldiak antolatzea behar-beharrezkoa da”. Topaketen baitan eskaintza zabala izango da aurten: antzerki profesionala, amateurra, familiarra eta eskola artekoa ikusteko aukera izango da. Gainera, Txontxongiloak, mundu bat erakusketa ere ikusgai egongo da azaroaren 12tik 25era udaletxeko beheko solairuan.

Zaletasuna.“Herrian antzerkigintzarekiko zaletasuna errotuta dagoela iruditzen zait”, dio Lazkanok. Ildo horretan, Zapo Txokon, Emakume Taldean eta ikastetxeetan izaten diren ikastaroak azpimarratu ditu. “Herritarrak gustura joaten dira antzerkiak ikustera topaketetan, ohitura bilakatu da dagoeneko”.

Azaroak 9

Dar Dar, 21:30ean.

Gaurko menua.

Azaroak 10

Txalo, 21:30ean.

Bota patsa.

Azaroak 11

Golden Appel Quartet, 18:00etan.

Karabas.

Azaroak 17

Kanpingags, 21:30ean.

Lapur zuloa.

Azaroak 23

Pok & Des Chimeres, 21:30ean.

Amamaren memoria.

*Azaroak 24+

Lakrikun, 21:30ean

  1. urte... ta segi bueltaka.

Azaroak 25

Txalo, 18:00etan.

Magia teilatuan.

Azaroak 30

Ez dok hiru bikoteatroa, 22:00etan.

Lezio berri bat ostrukari buruz.

Ekitaldi guztiak Izarraitz pilotalekuan izango dira.

Egitarau osoa uztarria.com-en

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak