|
|
Errege sagarra, sagarren arteko erregea.
Inazio Azkune eskarmentu handiko gizona da sagarrei dagokionez. 41 urte zituela saldu zituen aitak oinordetzan utzitako animaliak eta sagastiak landatzeko erabakia hartu zuen. Dagoeneko hiru mila zuhaitz eta bi sagasti ditu baserriko eremuan.
|
|
|
|
Bilketa garaia.
Azkune baserriko senitartekoek urriko zubian ekin zioten sagarrak biltzeari. Hiru egunean aritu ziren lanean hamasei familiarteko eta bost mila kilo errege sagar bildu zituzten.
|
|
|
|
Kamera biltegi bihurtuta.
Jasotako sagarrak kamera barruan antolatutako biltegian gordetzen dituzte. Errege sagarrak zero graduko tenperaturan mantentzen dituzte.
|
|
|
|
Giro egokia.
Tenperatura egokia mantentzeaz gain, oso garrantzitsua da giroan dagoen hezetasun maila makina espezializatu bidez neurtzea. Aurrerakuntzek lana erraztu diotela dio Azkunek.
|
|
|
|
Sagar asko, errege bat.
Sagar mota ugari saltzen dute Azkune frutategian: Golden, King David... Dena dela, guztien arteko erregea baserrian bertan landatzen dutena da: errege sagarra.
|
|
|
|
Neurketa.
Tamainak axola du, eta asko, horren arabera jarri behar denean produktuaren salneurria. Inazio Azkunek plastikozko uztai batekin neurtzen ditu sagarrak. Hiru tamainatan sailkatu ondoren erabakitzen du haien prezioa.
|
|
|
|
Dena prest.
Prozesua dendako apaletan ematen dute bukatutzat. Urtean zehar landatu, zaindu eta jasotako sagarrek dendara iristean jasoko dute bezeroen oniritzia edota gaitzespena. Urteko lanaren ordaina.
|
|