Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Azaroa »  Iritzia »  Zaborrarekin, zer egin?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Zaborrarekin, zer egin?

Mirari Garaia

Azkenaldian bikoiztu egin da gure etxeko lana. Zaborra bereizten hasi ginenetik zabor poltsa ugari pilatzen dira etxean, eta ontzietara egunero hainbat buelta egin behar izaten ditugu.

Baina ahaleginak merezi du. Izan ere, jakin berri dudanez, Gipuzkoa da zabor bereizketan Espainiako Estatuko lehena; zabor guztiaren %37 birziklatzen baitugu. Zutabetxo hau egiteko aukera eskaini zidatenean, eskuartean nuen zaborraren gaia. Donostialdeko San Markos zabortegia itxi behar zutela genioen albistegian eta zarauztarrek, beasaindarrek eta guk azpeitiarrok jasoko genuela bertako hondakin andana.

San Markos ez dute itxi eta, momentuz, jakin badakit Azpeitira ez dela Donostialdeko zaborrik iritsi. Momentuz, diot.

Izan ere, hiru zabortegietako arduradunak —Sasieta, Urteta eta Lapatxekoak— zaborra jasotzeko prest azaldu dira, baina beti ere Gipuzkoako zabor guztiaren arazoari irtenbidea emango dion erraustegiaren proiektua aurrera ateratzen bada... Eta badirudi dagoeneko bideratuta dagoela, aurkako iritziak ere izan dituen arren.

Ez da kontu erraza zaborrarena. Horretan guztian, ordea, Lapatx bezalako zabortegi txikiek asko erakutsi dute. Gizarte osoaren beharra euren interesen gainetik jarri dute.

Dudarik gabe egun ditugun hainbat eta hainbat ezinulertu konpontzeko baliagarria izan daiteke jokabide hori.

Azpeitia eta inguruko gaiak jorratzea ez zait erraza iruditzen. Baina ahalegintzeko konpromisoa hartu dudanez, bi hilabetetik behin hemen izango nauzue zuekin. Pixkanaka-pixkanaka ezagutuko dugu elkar.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak