Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 21,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Azaroa »  Iritzia »  Inurri gazteak Azpeitian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Inurri gazteak Azpeitian

Aitor Zinkunegi

Ahoa kexaz eta mespretxuz betetzea eguneroko ogia dutenen aurrean, ilusioz begiratzen diot inurri izaera duen herriko gazte mugimenduari. Errepresioaren gainetik, sistema irauli nahi duenari. Etxebizitza eskubidearen alde egunero lanean ari dena, norberarentzako neurri gabeko luxurik behar ez duena. Ez bi, ez bost, ez eta etxebizitza bakarraren jabetza pribatua lortzea ere helburu ez duena. Guztiontzat, bizitzeko behar dugun etxebizitza duina besterik eskatzen ez duena.

Norberaren soldata igoera baino gehiago, guztiontzako zerbitzu publikoaren eskaintza hobetzea helburu duena. Proiektu ezberdinak gauzatzeko, ikasten, kudeaketan eta eskulanean dabiltzanak, guztiak beharrezkoak direla ulertzen duena. Naturaren mugak, baldintza moduan ulertzen dituen gazteria. Denok baldintza beretan ikasi, lan egin eta bizitzeko aukera izan dezagun eremu guztietan ekinean ari diren inurriak dira. Besteek izan dituzten aukerak norberarentzat aldarrikatzeaz gain, norberak izan dituen aukerak besteentzat aldarrikatzen dituzten inurriak. Baina inurri izaera ez diete aldarrikapenei zor, aldarrikapen horiek egia bihurtzeko besteen zain egon gabe, euren esku dagoena egiteari baizik. Egunero egiten duten lan eskerga iraunkorrari. Ikasketak eta lana egiteaz gain, interes pertsonalik gabe egunero bi edo hiru ordu herrigintzan jarduteari. Auzolanaren balioa eta funtzioa indartu nahi izateari.

Horiek dira ilusioa eta indarra ematen didaten gazteak, udal gobernu berriak kontuan hartu behar lituzkeenak. IA, EHE, BF, Segi, PAT, AzGA, txosna batzordea eta abar luze batean antolatuta, lan eredugarri eta umila burutzen dutenak. Azpeitia hobeago baten alde, iraultza txikien asanbladako kide diren inurri gazteak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak