|
|
|
klik
Arrainak saskiratuz
Maider Zendoia
Jorge Leon Lan Mobel-Iraurgiko pibota saskibaloian aritzen da egunez. Aisialdiko orduak, berriz, txikitatik landutako afizioan pasatzen ditu: arrantzan. Uztarriak harekin igaro du gau parte bat
|
|
Arrantzale bat kantxan.
Jorge Leon, Lan Mobel-Iraurgi taldeak 2007-2008 denboraldirako fitxatu duen pibota (Suances, Kantabria, Espainia), abuztuaren 13an iritsi zen Azpeitira. Bere bi afizioak uztartzea lortu du hemen: saskibaloia eta arrantza. Argazkian, kiroldegira iristen.
|
|
|
|
Eguneroko hitzordua.
Leon ia egunero joaten da kiroldegira entrenatzera. Taldean oso giro ona aurkitu duela dio. Garmendi auzunean bizi da, Hesham Taman Isho egipziar eta Kevin Vaccarin frantziar taldekideekin. Irailaren 22an hasi zuten Espainiako LEB2 Liga eta baikor ageri da, Aitor Uriondok zuzendutako taldeak lan polita egin dezakeela uste duelako. Argazkian, saskibaloi jokalaria baloia saskiratzen ageri da kantxan. Arrantzura laster.
|
|
|
|
Ogitartekoaren bila.
Entrenamendua 22:00ak aldera bukatu eta Iraurgiren tabernara joaten da ogitartekoaren bila. Afari mokadua egin eta itsasertzera abiatzen da, arrantzan egitera.
|
|
|
|
Lehorretik kostaldera.
Debako eta Zumaiako itsas bazterrera joaten da arrantzan egitera. Hemengo kosta berezia dela dio. Argazkian, Zumaia aldera gidatzen ageri da Leon.
|
|
|
|
Arrantzarako prest.
Zumaiara iritsi orduko ateratzen ditu beharrezko tresnak autotik: karbonozko bi kanabera, amua, jakiak... Harrapatutako arrain txikiak itsasoan berriz ere aske uzten dituela dio.
|
|
|
|
Mokadu gozoa.
Arrainak harrapatzeko sekretuetako bat amu erakargarria ipintzea omen. Amua jaki ederrez hornitzeak baldintza dezake arrantzaren emaitza. Leonek txipiroia jartzen die.
|
|
|
|
Afizioa.
Leon hiru urte zituela hasi zen arrantzan. Zortzi urterekin oparitu zioten lehen kanabera eta, harrezkero, libre dituen ordu guztiak pasatzen ditu arrantzan. Argazkian, arrantzarako kanabera prestatzen ageri da, Zumaian.
|
|
|
|
Etxera.
Goizaldeko ordu txikietara arte aritzen da arrantzan. Ilunabarra atsegin du, "arraina errazago engainatzen delako". Arrainarekin edo gabe, bizitako uneak utzitako irudipen onarekin etxera joatea da haren saria.
|
|
|