Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Urria »  Iritzia »  Osasuna eta espetxea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Eta beste

Osasuna eta espetxea

Kepa Susperregi

Aldizkari hau kaleratu aurretik, irailaren 17tik 24ra, urtero egin ohi duen bezala, Sentsibilizazio Astea antolatu du Elizbarrutiko Espetxeratuekiko Pastoraltzak. Honoko lelo hau aukeratu dute aurten: Iraun niregan, ez izan beldurrik: osasuna eta espetxea. Espetxeratuen osasun arazoen artean, droga kontsumoarekin lotutako gaixotasun mentalak hartu dituzte gogoan. Horrelaxe aitortzen du Espetxeratuekiko Pastoraltzaren Elizbarrutiko ordezkariak bidali digun eskutitzean: “Ongizate gizarteak baditu bere gaixotasunak ere, horien artean drogen kontsumoarekin zerikusia duten gaixotasun mentalak daude. Zoritxarrez, gure espetxeetan ugariegiak dira horrelako gaixotasunak jasaten dituzten pertsonak”.

Duela lau urte Vida Nueva aldizkariak Las cárceles nos pertenecen a todos izeneko gehigarrian aipatzen zuen 55.000 espetxeratu bizi zirela Espainiako kartzeletan garai hartan. Psikiatriak zer egin ez dakien gaizkile patologikoen multzo txikiaz gain, lagun horiek hiru multzotan banatzen zituen: drogamenpekotasunak dituztenak (espetxeratuen %56), etorkinak eta gaixo mentalak.

Horien egoera gogoan hartuta, hauxe zioen gehigarri hartako idazleak: “Honelako pertsonentzat ere espetxea ez da lekurik egokiena. Egonkortuta mantenduko dituen tratamendu bat behar dute, harreman eta afektibitate arloetan ezinbesteko dituzten elementuak emango dizkieten pertsonekin osatutako ingurune eroso eta atsegina. Lan arloan ere behar-beharrezkoa dute laguntza, diru sarrera batzuk izateko eta pertsona gisa sendotzeko. Baliabide horiekin, gaur egun espetxean dauden buru gaixotasundun askok bizitza normala egin ahal izango lukete askatasunean. Hori da erronka nagusia”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak