Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Urria »  Iritzia »  Baikortasun ahaleginetan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Baikortasun ahaleginetan

Miren Larrea

Aurrekoan gure enpresen I+G eta maila teknologikoari buruz aritu ondoren, ezagun batek zera esan zidan: datuak hala izango direla, baina idatzitakoa ezkorra iruditu zitzaiola. Ondorioz, oraingoan datu baikorragoen bila ibili naiz eta, aurkitu ere, aurkitu dut zerbait. Ea zer iruditzen zaizuen.

Uztailaren 25ean, EHUk antolatutako Donostiako Udako Ikastaroetan tokiko eta erregioetako garapenerako politika eta tresna berriak aztertu zituzten. Azkoitiaren eta Azpeitiaren lehiakortasunari buruzko azterketa bat ere aurkeztu zen bertan. Han esandakoaren arabera, berrikuntzaren bidean gure lehen sendotasuna ondarea omen dugu. Oraindik mantentzen ditugun homogeneotasunak eta kohesioak konfiantzazko harremanak sortzeko prozesuak erraztu omen ditzakete eta harreman horiek berrikuntzarako eta, ondorioz, etorkizuna eraikitzeko giltzarri izan omen daitezke.

Ondorio hori ateratzeko aztertutako aldagaiak —beste batzuen artean— udalerrian jaio eta bertan bizi direnen kopurua, bizi eta lan bertan egiten dutenena eta euskaldunen batez bestekoa izan ziren. Elkartzen gaituena baino gehiago banantzen gaituena errazago ikusten dugun garai honetan, zer pentsatua eman behar liguke horrek.

Azaldutako bigarren sendotasuna udalerriotako eredu industrialak erakutsitako indarra izan zen. Atal horretan, bertako enpresek bizirauteko duten gaitasuna azpimarratu zuten, eta berau epe luzeko konpromiso serioetan eta gaur egunera arte indarrean egon den enpresa ereduaren baitan lehiatzeko abilezian oinarritu zuten.

Jakina, gure ahultasunak ere aipatu zituzten. Baina hasieran esandako moduan, horiek ez dute tokirik gaurkoan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak