Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Abuztua »  Patxi Aldalur

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Patxi Aldalur

Patxi Aldalur

Maider Zendoia

Patxi Aldalurrek (1946) 21 urte daramatza Azpeitiko kaleak garbitzen udal langile bezala. Saninazioetan gogor lan egin beharko du.

 
 
 
 

Noiz hasi zinen Azpeitiko kaleak garbitzen?

1984an hasi nintzen udaletxean lanean, eta bi urtera ekin nion kaleak garbitzeari. Beraz, 21 urte daramatzat lan honetan.

Hasi zineneko eta gaur egungo egoera desberdinak al dira?

Orain hogei urte kalean zakar gehiago egoten zen. Garai batean, jendeak ostiral gauetan irteten zuen kalera eta, ondorioz, larunbat goizetan zakar asko pilatzen zen. Gero gau hori larunbatera pasatu zen. Hala ere, gaur egun igande goizetan ez da horrenbeste zikin egoten.

Festetan zikinkeriaren gorakada handia nabari al duzu?

Bai, baina horrek ere urteotan behera egin duela esango nuke.

Lan errutina asko aldatzen al duzue jai egunetan?

Lanegunetan hamar pertsona ibiltzen bagara lanean, festetan hogeitik gora aritzen gara.

Zuretzat zein da egutegiko egunik txarrena?

Karnabaletan lan asko egoten da, baina lan karga handiena saninazioetan izaten dugu.

Gauza bitxirik aurkitu al duzu?

Orain dela bi urte dirua eta agiriak zituen diru-zorroa aurkitu genuen. Poz handia eman genion jabeari. Dena dela, lehen aldean diru gutxi topatzen dugu orain lurrean.

Azpeitiarrak zikinak al gara?

Ez dakit bada zer esan! Denetariko jendea dago; orokorrean pixka bat hobetu da egoera, baina oraindik ere badago zer hobetu.

Kalearen ondoren, etxea txukuntzea tokatzen al zaizu?

Laguntzen dut, baina festetan pott eginda egoten naiz eta ez dut ezer asko egiten.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak