Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 6,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Abuztua »  Goņik badu-eta gantxoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Goņik badu-eta gantxoa

Enekoitz Esnaola

Aspe enpresa Mikel Goņi saninazioetan Azpeitira jokatzera ekartzea aztertzen ari da. San Inazio bigarrengoz jokatuko luke, fisikoki ondo badago

 

Jendearen artean zein pilotarik dauka gaur egun gantxorik handiena pilotan? Baliteke Mikel Goņik izatea. Eta Aspe enpresak hark Azpeitian jokatzea nahi du, San Inazio bigarrengoz, abuztuaren 1ean (Izarraitz, 22:30). Baldintza? Sasoian egotea.

Bi urte eta laurdenean droga arazoengatik-eta onenen paretik urruti egin ondoren, joan den ekainaren 24an itzuli zen Goņi, Eibarren. Harrezkero, erredakzio hau itxi arte —uztailaren 20an—, zortzi partidetatik sei irabazi zituen, eta pilotalekuetan ikusmina galanta. Hala, Aspek haren partidak bata bestearen atzetik jartzea erabaki du, eta uztailaren 22tik 31ra bitartean sei partida ipini zizkion. Haietako azkena San Inazio egunez, Zarautzen.

Goņi oraindik ere urrun dago duela sei-zazpi urteko pilotaritik baina, orain prestakuntza fisiko berezitua badarama ere, Aspek jokatzen jarri du. Saninazioetan Azpeitian? Hil honen bukaera aldera ikusiko da, ea nola dagoen Goņi fisikoki. Lehen egona da Izarraitzen festetan jokatzen.

Ordago. 1996an egin zuen profesionaletan Goņik (1977, Oronoz), Tolosan, eta beti egon da polemika artean, bere bizitza pribatuagatik. Drogak arazo. 2005ean bazirudien bukatu zela Goņi pilotaria, Aspek bidali egin zuelako, nazkatuta, etsita, aurretik osatze lan antzuak eginak zituelako. Ordago enpresan aritu da geroztik, frontoi galduetan, jendearen ikusmiratik urruti, “beste pilota mota bat ikusten”, aitortu duenez. Ordagoa zuen: bai edo ez, osatu edo galdu.

Osatu egin da, itxuraz. “Oso hilabete gogorrak izan dira niretzat: entrenatu, jateari utzi, kirolari bizitza egin, baina merezi zuen”, esan du Goņik.

Kirolari tiporik ez zuen urte hasieran, kasu. 112 kilo zen. Orain 90en bueltan dabil. “Ondo nago fisikoki. Pilota besterik ez dut buruan. Garaiz iristen naiz entrenamenduetara-eta. Ahaztua dut gaua, eta ez naiz eroriko zulo berean berriro”.

Ekainean onenen artera itzuli zenean, Astelena frontoia leporaino. Berotzera irten zuenean, txaloka hartu zuten. Lasa III.arekin jokatu zuen, Eugi-Laskurainen kontra. 22-17 galdu. Baina tanto onak eginda. Hamahiru tanto galduta ere bai; arriskatu egiten duelako... eta oraindik falta zaiolako.

Ari da hartzen. “Beti bezala, ezkerrarekin konfiantza handiagoa daukat. Neure arma nagusia da”. Iruņean sanferminetan ere jokatu du (Goņi III.ak eta biek Leiza eta Argoteri 22-18 irabazi zieten) eta, huts ugari egin zuen arren, azkenean berak erabaki zuen lehia. Bi errebote sartu zituen, bat ezkerrez.3

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak