Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Abuztua »  Iritzia »  'Jai herrikoiek, geuriek'

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

'Jai herrikoiek, geuriek'

Oihane Iparragirre (Gaztetxeko Jai Batzordeko kidea)

Urtero bezala, herriko festak ate joka ditugu eta dagoeneko hasi gara lanean. Iaz Gaztetxeko Jai Batzordea eratu zen, eta bere emaitzak eman zituen festetan. Gaztetxeak iaz egin zuen apustuari tinko heldu eta gazteok gure herrian nahi dugun jai eredua aldarrikatu eta herriratzera gatoz!

Herriko jaietan, azpeitiarrek egina eta azpeitiarrentzat izango den eskaintza egotea ezinbestekoa da. Herritarrok nazkatuta gaude ekimenetako ikusleak izateaz; geuk antolatutako ekintzetan parte hartu nahi dugu. Herritarrak eta gazteak garen heinean, Gaztetxetik jai herrikoiak, parte-hartzaileak, euskaldunak, parekideak eta aldarrikatzaileak opa dizkiogu herriari. Jai herrikoiak: herritarren nahiei erantzuten dien jai eredua nahi dugu eta urtean zehar herrian egiten dugun bizitza festetan islatu behar da. Jai parte-hartzaileak; denon parte-hartzea bermatu behar da antolakuntzan, baita ekintzetan ere. Jai euskaldunak: Euskal Herrian bizi gara eta herri egiten gaituzten hizkuntza eta ohiturak erabili behar ditugu. Jai parekideak: emakumeen parte-hartzea bermatuko duen eredua ezarri eta eraso sexista guztiei erantzun behar diegu. Jai aldarrikatzaileak: ezin gara mugatu gauetako eskaintzetara, egunean zehar ere gure aldarriak kaleratu behar ditugu. Euskal preso eta iheslarien egunarekin hasiko gara; herriko jaietan gurean faltako diren lagunekin bat eginez.

Aurtengoan, behingoz, egitarau bakarra iritsi(ko) da herriko etxeetara. Egitarau bateratua dugu oraingoan; egitarau zabal eta plurala. Gaztetxeko Jai Batzordetik dei egiten diogu herri guztiari ekimenetan eta antolakuntzan parte hartzeko. Beharrezkoa da denon esku-hartzea, geureak nahi ditugun jaiak izateko. Ondo pasatu!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak