Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Abuztua »  Iritzia »  Oporrak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Oporrak

Joxin Iturriotz

Iritsi dira oporrak. Bidaia antolatuetan joango dira batzuk. Beste batzuk euren kontura. Aspaldi erabakiko zuten batzuek zer egin. Beste batzuek azken orduan. Asko zer egin ez dakitela azken ordura arte.

Ni planez beteta izaten naiz. Planak neuk egitea atsegin dut, ia planak betetzea beste. Egiten ditudan planen laurdena baino ez dut burutzen, baina gustura, hala ere, laurden horrekin.

Lagunek aipatu izan didate planak egitea lotura dela, gero bete egin behar direlako. Niretzat aukerak dira, egin nahi dudanaren aukera ezberdinak. Ez naiz sekula geratuko zer egin jakin gabe!

Batzuetan lehentasunak ipintzea kostatzen zait, guztiak batera ezin direlako egin. Eta lehentasunetan saninazioak azkenetakoak dira.

Azkenaldian aldatzen ari baldin badira ere, saninazioak prozesioak, zezenketak eta umeentzako barrakak besterik ez dira. Ikusle-entzule mailara mugatzen da ia erabat jendearen parte-hartzea. Kanpotarrentzat eginak direla dirudi, nuntzio, gotzain, lehendakari eta ‘ņoņostiar’ zezenzaleei azpeitiarren itxurakeriazko izen ona erakusteko.

Edozein irteera da saninazioetan geratzea baino hobea. Edonora joan eta ibilbide bat egiten saiatuko naiz. Eta gero kanpora, herrialde berriak ezagutzera.

Hori bai, denoi ondo pasatzea opa dizuet. Baita saninazioetako prozesioetan disfrutatzeko gai zaretenoi ere.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak