|
|
|
ueuskara
: Mkel Zalbide. Euskaltzaina
Mikel Zalbide:
Enekoitz Esnaola
Ekainaren 2an egin zuen Mikel Zalbidek (1951, Donostia) sarrera ekitaldia Euskaltzaindian, eta Patxi Altuna zena aipatu zuen, besteak beste.
|
|
Mikel Zalbide.
|
|
Patxi Altunaren tokia hartu duzu Euskaltzaindian. Hura ez ezik, zuk beste azpeitiar batzuk ere ezagutzen dituzu...
Bai, emaztea azpeitiarra dudalako: Marian Agirrezabalaga. 1978tik nago ezkonduta. Donostian ezagutu nuen. Neu donostiarra naiz eta Marian hara joan zen ikasketak egitera. Haren gurasoak Aranean bizi dira eta, ahal denean, aste bukaeratan bisita egiten diegu.
Beraz, esateko moduan zara zer iruditzen zaizun Azpeitian euskarak daukan egoera...
Gaur egun Euskal Herrian dagoen egoerarik onena da Azpeitikoa, dudarik gabe. Zergatik? Batetik, Azpeitia hiri bat izanik, kalean euskaraz egin egiten da, asko. Bestetik, lehen ez bezala egiten da, ahoz eta idatziz; izan ere, idatzikoan ere euskara Azpeitian sartzen ari da (errotulazioak gero eta gehiago daude euskaraz, komunikabideok zabalkunde handia duzue...). Ondorioz, etxean egiten da euskaraz, kalean egiten da, eta hori da hizkuntza batek bizirik eusteko daukan oinarririk sendoena. Euskarak lehen ez zeukan lekua du Azpeitian. Osasun seinale da.
Hala ere, orain dela urte batzuk arte hemen pentsatzen zen euskaraz hitz egiteagatik euskara salbatuta zegoela. Normalizazio planak ez ziren hasi duela lau-bost urtera arte.
Azpeitian euskarak bizi izateko aukerarik izan du bertako hizkuntza moduan baina, kantuetatik-eta aparte, idatzikoa gutxi zegoen. Orain bilatzen dena, gizartearen ahalik eta esparru gehienetan euskaraz bizi ahal izatea da, ahoz eta idatziz. Hala, alde horretatik Azpeitian pausoak ematen ari zarete. Beharrezkoa zen.
Azpeitian familia duzu, eta, aipatu bezala, azpeitiar bat ordezkatu duzu Euskaltzaindian: Patxi Altuna.
Aspalditik ezagutzen nuen Patxi. 15-16 urte nituela hura ospetsua egin zen Donostian gazteon arteon-eta, igandez ematen zituen meza garaiko sermoiengatik. Gero, neu unibertsitatean hasi nintzenean, euskara klaseak antolatu zituzten bertan eta ea neuk emango al nituen galdetu zidaten. Ni euskaraz alfabetatu gabea nengoen baina esan zidaten bazela liburu bat Patxi Altunak ateratakoa, Euskera, ire laguna! (1967), eta ikusteko. Beste liburu bat ere atera zuen hark: Euskal aditza. Batua? Baturakoa? (1971).
Eta?
Oso liburu argiak ziren, izugarri erraz ulertzekoak. Euskararen morfologiaz, aditz morfologiaz dakidan gehiena, Euskal aditza. Batua? Baturakoa? liburutik ikasitakoa da. Gero etorri dira liburu sakonagoak-eta, baina ikasi, ikasi esaten dena, liburu hartan ikasi nuen nik. Oso balio handia zeukan Patxik gauzak argi azaltzeko, aparteko dohaina zuen. Bestetik, EUTGn irakasle zela, mintegiak ere antolatzen zituen euskararen inguruan lan egiten zuten gazteentzat, eta joaten ginen geu.
Euskaltzaindian ezagutuko zenuen gero, ezta? 1983an euskaltzain urgazle izendatu zinduten.
Bai, laguntzaile moduan. Aurretik ere eman nien laguntza txikirik. 1983an urgazle gisa hasi nintzenean, orduko lanetako batzuk hitz eratorriak nola egin, hitz elkartuak nola eratu eta nola idatzi, erdaratik hartzen ditugun maileguak euskaraz nola idatzi, eta halako kontuak ziren. Horretarako batzordea eratu zuten Euskaltzaindian, eta Patxik bilera gehienetan hartu zuen parte. Neuk eramaten nuen autoz hara eta hona.
Pasadizorik izango duzu, beraz.
Bai, asko ibiltzen ginelako orain Nafarroako bilerara, gero Arabakora... Oso gizon irribarretsua zen lanetik kanpora, txisteetarako emana, eta, batik bat, izugarri
bizikleta zalea zen. Inoiz bilerara bidean gindoazela, “aizu, kafetxo bat hartuko al dugu?”, berak, halako tabernan geratuko ginela, “telebista ere badauka...”, eta bale, gelditu eta telebistan zer eta Tourra. Jakina, hark kafea baino gehiago nahi zuen tabernan. Gizonak ezin geratu Tourra ikusi gabe. Hura zaletasuna zeukana! Bizi egiten zuen.
Besterik?
1987an-edo, nazioarteko hizkuntz arlorreko hainbat aditu etorri ziren Euskaltzaindiaren ekitaldi batera, Patxi ere han zen, eta gogoan daukat bukaera aldera denak Azpeitira eraman gintuela, autobusean sartuta; Joshua Fishman ezaguna eta konpainia. Loiolatik, berriz, Getariara. Udalak hartu gintuen, antxoa batzuk jan genituen, txakolin pixka bat edan... Norbaitek soinua atera zuen eta denok dantzan bukatu genuen; tartean zen Patxi.
Urte asko pasatu zituen hark Azpeititik kanpo. Zer zioen herriaz edo azpeitiarrez?
Neuk entzunda ez dakit, baina badakit askotan esaten zuela euskara batuaren hasiera garaian Azpeitian zalantza asko izan zela horretaz; besteak beste, ‘h’ erabili-ez. Aurrez aurreko eztabaidak izan zituela esaten zuen. Batuaren defendatzaile sutsua zen.
Zeuk Euskaltzaindian egindako sarrera hitzaldian esan zenuen ohorea dela zuretzat
Altunaren lekua betetzea.
Patxi euskal munduan erreferente handia izan delako. Euskara bertakoa, herrikoa, jatorra hain ondo ezagututa ere, euskarari gorabideko formulazio zabal eta osatuagoa emateko ahalmen bizia izan zuen, eta horretan maisu izana da, beste hainbat gauzatan bezala.
Esaterako?
Gauzak azaltzen. Patxi ez ulertzea oso zaila zen, bai hitzez eta bai idatziz. Aitortzen dut testuinguru edo jardun esparru batzuetan haren hitz egiteko modua jasoegia bezalakoa zela baina, oro har, Patxik hitz egiteko zeukan dohain hori maisu batena zen. Edonork, edozein lekutako euskaldunak lehenengoan argi ulertzeko moduko euskara egiten zuen eta, gainera, euskara hori dotorea zuen, argia, landua.
Patxi Goenaga da orain azpeitiar euskaltzain oso bakarra.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak EGA sortu zuenean [han dihardu lanean Zalbidek], lurralde bakoitzean arduradun bana behar genuen eta urteetan izan zen Patxi Goenaga Arabako arduradun. Hala, harreman handia izan nuen harekin. Lehendik ere ezagutzen genuen elkar.
Zeuk zer egin nahi duzu euskaltzain oso gisa?
Eguneroko nire lanak ez dit aukera handirik emango [Donostiatik Gasteizera bueltaka ibiltzen da astegunez], baina Euskaltzaindian, batez ere, euskararen historia soziala bildu eta edonork erabiltzeko moduan jartzea izango da nire eginbeharra, Joannes Etxeberri proiektuan. Hau da, nork egin izan du euskaraz, norekin, noiz, euskarari buruz zer iritzi egon diren garai batean-bestean, leku batean-bestean, zer planteamendu egin izan diren... Joseba Intxausti da proiektuaren arduraduna, eta laguntz
|