Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Uztaila »  Iņaki Zabala

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iņaki Zabala

Iņaki Zabala:

Maider Zendoia

Uztailaren 22an izango da Baserritar Eguna eta orduko protagonista bihurtu da azken urteotan txekor-jatea. Eusko Label elkarteko Azpeitiko sei harakinak aritzen dira lanean. Haien artean, Iņaki Zabala.

 

Nola antolatzen zarete txekorra erretzeko?

Txahala gauez ekartzen dugu, eta Eusko Labelen sartuta gauden sei harakinok muntatzen dugu plazan. Kanpotik etorritako erretzaile profesional batek erretzen du eta, hurrengo egunean, Misio Taldekoek laguntzen digute banatzen.

Zenbat kiloko txahalak ekartzen dituzue?

.240 eta 260 kilo artekoak bidaltzen dizkigute, Urkaikotik.

Nola erretzen duzue txahala?

Ikatza jartzen diogu azpian, eta erretzaileak berak prestatutako likido berezia botatzen dio haragiari, ondo erretzeko.

Zenbat ordu behar dira ondo erretzeko?

Hamabi bat. Gutxi gorabehera, gaueko hamabietan hasten gara, eguerdiko hamabiak arte.

Sekretua?

Hain pieza handia izanda, oso garrantzitsua da barnealdea gordina ez uztea.

Jendearen erantzuna ona izaten al da jateko orduan?

Jendea gustura etortzen da. Ordubetean bukatzen da txekorra.

Txekorraren zatirik gozoena?

Nire gustuko zatiak hegala eta saihetsaldea dira.

Txekorrarekin batera jateko menurik egokiena zein da?

Sagardoa oso ondo doakio, egun horretan beroa egiten baitu normalean. Postrerako, gazta aukeratuko nuke.

Zergatik txekorra?

Hemengo jendea txahal zalea da. Txahal haragia da haragi guztietan gehien kontsumitzen dena.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak