Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Uztaila »  Gero eta txinparta gutxiago

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

klik

Gero eta txinparta gutxiago

Maider Zendoia

San Joan bezperako sua egitea ohitura bada ere, gero eta gutxiago ikusten dira Azpeitiko auzoetan. Hala ere, oraindik badira aurreko egunetan biltze lanetan ibiltzen diren gaztetxoak herrian

Trapero kuadrila
Trapero kuadrila.  Etxebeltz baserriaren ondoan egiten den sua prestatzen aurkitu genuen argazkiko gaztetxo kuadrila. Ekainaren 23ko ekitaldia txukun ateratzeko, gogor lan egin behar izaten dute aurreko egunetan. 
Ezkutaleku bila
Ezkutaleku bila.  San Joan suko zenbait kartoi eta altzari erreta agertu zirenean, gainerako trasteak inguruetako ezkutalekuetan gordetzea erabaki zuten gaztetxoek. 
Etsaien mendekua
Etsaien mendekua.  Auzoen arteko lehiakortasunaren sugarrak aurretik pizten dira. Bezperatan ezuste ugari izaten dute, trasterik preziatuenak su emanda agertzen direlako. 
Bakoitza bere lekuan
Bakoitza bere lekuan.  Hiru ezkutalekutan antolatu zituzten trasteak: egurrak alde batean, somierrak eta koltxoiak bestean, kartoiak haratago. Azkeneko egunean elkartu zituzten guztiak tontor bakarrean. 
Talde lana
Talde lana.  Bolumen handiko trasteak garraiatzeko taldean lan egitea beharrezkoa da, bakoitzak ahal duen neurrian: batzuek indarra erabiliz, besteak abilezia, irudimena ere bai zenbaitek... 
Erre aurretik, banaketa
Erre aurretik, banaketa.  Bildutako traste zaharren artean, ustekabe onak ere izaten dira. Erosketetarako karroan aurkitutako bideo zintak etxera nork eraman eztabaidatu behar orduan.  
Bildutakoa tontorrera
Bildutakoa tontorrera.  Jasotako traste zaharrak tontor bakar batean egituratu zituzten azken egunean. Ondo egin beharreko lana da, tontor hura lehiatuko baita beste auzoetako sugarrekin. 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak