Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Uztaila »  Iritzia »  Rallysprinta dela-eta...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Rallysprinta dela-eta...

Aitor Lazkano (Ikasberri Rallysprinteko antolatzailea)

Aitor Lazkano Ikasberri Rallysprinteko antolatzaileetako batek Uztarriaren aurreko zenbakian Koldo Aldalurrek argitaratutako iritziari erantzun nahi izan dio ondorengo idatziaren bitartez.

Nik, Koldo jaunari galdera batzuk egin nahi nizkioke:

—Zein dira Ikastolaren oinarrian dauden balore horiek? —Lasterketak ingurumenari zer kalte egiten dion nola neurtu duzu? —Osasun mentalaren analisia egiteko zer ikasketa dituzu?

Ni ikasle ohia naiz, Ikastolako gurasoa, Rallysprinteko antolatzaileetako bat, Rallysprinteko parte-hartzailea, txirrindularia, eta, zuk diozun bezala, kirolaria. Nik egin egiten dut kirola eta ez jardun, zuk diozun bezala, kirola egiteko delako.

Zure esatari lana zuk zeuk jartzen duzu zalantzan; izan ere, uste dut zu kiroletik bizi zarela hein handi batean, eta ez kirola egitetik.

Besterik gabe, ulertuko duzulakoan, Azpeitiko kotxe lasterketazale, mendizale, sokamuturzale eta zezenzale baten partetik. Nire gurasoak pilotazaleak dira eta ez dira azkoitiarrak, nahiz eta Azkoitia pilotarien herria izan.

Nik uste dut, Koldo, gauzak bere tokitik kanpo atera dituzula eta enbido jotzeko aitzakia erabili duzula.

Zuri gertatutako gauza pertsonal batekin Ikastolako Rallysprinteko antolakuntza dudan jartzea ez zait zilegi iruditzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak