Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Uztaila »  Iritzia »  Txalintxo

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zokomiran

Txalintxo

Joxin Iturriotz

Txalintxo mendia Azkoitia aldean dago, baina pasa den mendearen hasieran epaile batek Azpeitikoa zela erabaki zuen, azkoitiarren kaltetan. Pozik hartu zuten erabakia azpeitiarrek, eta bertsoak ere atera zituzten. Festa handiak ere antolatu omen ziren.

Pixka bat gorago dago Munoaundi. Bertan dago gaur eguneko Azpeitia eta Azkoitiaren arteko muga. Eta bertan omen dago Brontze edo Burdin Aroko herrixka harresitu bat.

Uztailaren 2an hasiko dira han indusketak egiten, Sonia San Jose Aranzadi Elkarteko arkeologoak zuzenduta. Hilabete osoa iraungo dute ikerketek, eta datozen urteetan jarraipena izango dute.

Ez dut zalantzarik egiten kontu ugari argituko digula ikerketak. Urte gutxitan aurrerapen handia egin du Euskal Herriko prehistoriari buruz dakigunak. Horren adibide dira azkenaldian agertu diren liburu, artikulu, argitalpen eta erakusketak.

Oraingo honetan, hurbil-hurbileko prehistoria ezagutzeko aukera izango dugu. Urolaldeko bertako arbasoen berri izango dugu. Hala ere, ez dakigu ikerketa horiek nolako emaitza emango duten. Ez dakigu herrixka horretako biztanleak zeintzuk eta nolakoak ziren guztiz argituko diguten.

Agian, epaile batek erabaki beharko du Munoaundiko biztanleak azpeitiarrak ala azkoitiarrak ziren. Edo, azkenaldiko joerari eutsiz, euskaldunak ala espainolak ziren erabakiko dute Madril aldeko epaileek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak