Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Ekaina »  Angel Oiarzabal

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Arbola botatzean Txikuriri izterra hautsi zitzaion

Arbola botatzean Txikuriri izterra hautsi zitzaion

Maider Zendoia

Angel Oiarzabalek jartzen dio ikurrina arbolari San Juan bezperan Urrestillan. Hamasei urte zituenetik hartu du parte ekainaren 23an arbolaren inguruan urrestildarrek ospatzen duten ekitaldi berezian.

 

Noiztik Urrestillako San Juan jaietan ikurrina jartzen arbo-lari?

Ikurrina jartzeko askatasuna dugunetik. 30 urtean, beraz, arbolari ikurrina jartzen nabil.

Inoiz zintzilikatu al duzu ikurrina ez den beste aldarririk?

Realak Ligan bigarren bukatu zuen urtean, arbolari Realeko bandera jartzea proposatu ziguten. Ikurrina ez den beste aldarriak jartzen hasiko bagina, aldarri bat baino gehiago jartzeko proposatuko ligukete. Beraz, festa batzordeak ikurrina bakarrik jartzea erabaki zuen.

Pasadizorik bai kontatzeko?

Behin, arbola ekartzen ari ginela, Guardi baserritik pasatu behar genuen eta arbolari bira ezin emanda geratu ginen. Baserriko nagusiak, Joxe Mari Xarra-k, ikuiluko ateak ireki zizkigun eta arbola ikuilu barrutik pasatu genuen; ezkerrean ganadua eta eskuinean etxeko sukaldea genituen.

Zer arbola altxatzen duzue egun horretan plazan?

Lehen makala sartzen genuen, baina makala gastatu egin da eta orain lizarra sartzen dugu.

Segurtasun neurririk hartzen al duzue?

Azken urteotan txarrantxa jartzen dugu arbola puntan, jendea zuhaitz puntara igotzen hasi zelako. Gure gazte denboran, makalera igo eta hostoa kentzen zuenari afaria ordaintzen genion.

Ezustekorik izan al duzu?

Arbola botatzean Inazito Txikuri pilotariari izterra hautsi zitzaion. Orduantxe pasatu zen orain arteko istripu bakarra.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak