Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Ekaina »  Maider Zendoia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Han eta hemen futbola

Maider Zendoia

Ekainerako futbol txapelketa ugari antolatu dute Azpeitian: 24 ordukoa, anaiartekoa, emakumeena...

 

Futbola atsegin duenak hitzordu ugari izango du ekainean Azpeitian. Izan ere, futbol 7ko bi txapelketa (24 ordukoa eta emakumeena), eta Ezkarai (Errioxa, Espainia) eta Azpeitia arteko partidak jokatuko dituzte hil honetan herrian.

Meliton Rodriguez Iraurgi Ikastetxeko futbol entrenatzailea 24 orduko futbol txapelketaren eta Ezkarai-Azpeitia lehiaren antolakuntzan sartuta dabil buru-belarri. "Orain dela lau urte zortzi urteko mutiko taldea entrenatzen hasi nintzen eta, agurtzeko unea iritsi denean, zerbait berezia egitea bururatu zaigu", dio Meliton Rodriguezek. Horrela, hark taldeko kideei Bartzelona Cup txapelketan parte hartzeko proposatu die; baiezkoa eman diote. "Diru asko behar da bidaia antolatzeko eta, nahiz eta gurasoek-eta kolaboratu, 24 orduko txapelketa hau antolatzea pentsatu dugu". Beraz, futbol alorreko egitasmo bat alor bereko beste batekin bultzatzea pentsatu dute. Ekainaren 30 eta uztailaren 1 bitartean jokatuko da, Garmendipeko futbol zelai artifizialean. Kadete mailatik gorakoei zuzendua egongo da, eta talde bakoitzak, gutxienez, bi partida jokatuko ditu (Liga eta Kopakoa). Izena emateko 50 euro ordaindu behar dira, Erreka, Iraurgi ISB eta Korrale tabernetan. Izen-emateko epea ekainaren 22an bukatuko da.

Ekainaren erdian Azpeitia eta Ezkarairen arteko anaiarteko txapelketa izango da. Txapelketa Azpeitian Garmendipeko belar artifizialean jokatuko dute, eta lehen hezkuntzako 5. mailako neska eta mutilek hartuko dute parte. Guztira, Azpeitiko hamabi taldek (sei neskenak eta sei mutilenak) eta Ezkaraiko talde batek jokatuko dute, futbol 7ko arauekin.

Emakumeena. Emakumeen II. Futbol 7ko Txapelketa ere jokatuko da ekainean Azpeitian, hilaren 2tik aurrera. Nesken artean futbola sustatzeko helburuarekin sortutako egitasmoa da. "Iaz 16 taldek hartu zuten parte; beraz, 160 bat neska aritu ginen futbolean", dio Alaitz Badiola antolatzaileetako batek.

Lagun Onak Futbol Taldeko neskek hartu dute bere gain txapelketaren antolaketa. "Neska izan eta hamahiru urte baino gehiago izatea da bertan parte hartzeko baldintza bakarra", dio Badiolak. Taldeek, gutxienez, hamar lagunekoak izan beharko dute. Taldeko 60 euro ordaindu behar dira eta horretarako ondorengo lekuetara zuzendu beharko dute interesa dutenek: Txarrantxa, Orkatz Kultur Elkartea, Lokotx, Oņatz, Bost, Neguda eta Gaztetxea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak