Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2007 »  Ekaina »  Argazki zaharrena nork du?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Argazki zaharrena nork du?

Maider Zendoia

Kasinoa. Tabernan kontu kontari.
Kasinoa. Tabernan kontu kontari. .  Garai batean Goiko Kalen zegoen Kasino tabernan ateratakoa da ezkerreko argazkia (lehen Santo Domingo kalea zena). Ondorengoak ageri dira ezkerretik eskubira: Joxe Antonio Korta Katra, Gregorio Eizagirre Txapasta, Nikola Egaña, Angel Larrañaga Patxike Txikiyenekue, Elosiagako Benteroko Xanti Bereziartua eta, azkenekoa, Ansolatarren bat izan daitekeen susmoa daukate Argazki Elkartekoek.  
Uholdeak. Plaza urak hartuta.
Uholdeak. Plaza urak hartuta. .  Silvestre Otamendiren sendiak utzitako argazkia da. 1953ko urrian Azpeitin izandako uholdeek herriko Plaza Nagusian eragindako anabasa islatzen du. Argazkia udaletxeko teilatutik aterata dago, irudiaren behealdean hango teilak ageri baitira. Uholdeen indarra neurtzeko, kiosko azpiko komunak ikusi besterik ez dago, esate baterako. Era berean, azpimarragarria da irudian herriko azoka plaza zaharra ageri dela.  
1958an ateratako argazkia da goikoa. Motozaleen atzean, eskuinean, Jose Antonio Albizuri Zumaia garajeko nagusia ageri da, eta haren ondoan, bere lagun Pruden. Zumaia-ren seme Jose Inazio Albizurik dionez, argazkian agertzen dira, besteak beste, Iñaki Eizmendi Txapel, Joxe Eizmendi Potxolo, Bixente Etxeberria Prakaundi eta Rafael Zelaia. Saninazioetako txirrindulari proba batean atera ziren irudiko motozaleak.  
Urolako trena. Inaugurazio ekitaldia
Urolako trena. Inaugurazio ekitaldia.  1926ko otsailaren 22a egun handia izan zen azpeitarrentzat, Urolako Trena inauguratu zutelako. Alfonso XIII. Espainiako erregea etorri zen, eta azpeitiar askok harrera beroa egin zioten. Argazkian, Perez Arregi Plazatik geltokira doan zubia ageri da, lorrekin apainduta eta esker oneko kartelez josita. Kartel horietako batean, ondorengoa irakur daiteke, gazteleraz: "Azpeitiko herriak Berorren Maisteate Erregea eta gainerako agintariak agurtzen ditu. Gora gure erregea!.  

Sarritan ez da behar bezala neurtzen herri baten ondare historikoak daukan garrantzia. Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak, horretaz jabetuta, herriko argazki zaharrak biltzen ari dira. 1999an herritarrei deialdi zabala egitea erabaki zuten, plazako arkupeetan antolatutako erakusketak lortutako arrakasta ikusi ondoren. Joxe Ramon Larrañaga eta Juan Joxe Agirre elkarteko argazkilari afizionatuek beti izan dute irudi zaharrekiko zaletasuna. “Argazkilaritza esparru desberdinetatik landu daiteke, baina guri betitik gustatu izan zaizkigu argazki zaharrak”, dio Larrañagak. Haren ustez, “horretarako erroman- tikotasun puntu bat beharrez- koa da”.

BILKETA. Dena dela, Imanol Elias historiaegileak egindako proposamenaren bitartez ekin zioten argazki zaharrak biltzeari. Eliasek liburu bat egin behar zuen eta, bertan argitaratu nahi zituen argazkiak moldatzeko, laguntza eskatu zien Argazki Elkartekoei. Pixkanaka-pixkanaka ekin zioten irudi zaharrak lortzeari. Horretarako, tokirik bitxienetara ere jo dutela onartzen du Larrañagak: “Etxe zaharrak hustu eta argazkiak agertzen direnean, batzuetan abisatu egiten digute”. Izan ere, Larrañagaren iritziz, “jendeak ez ditu behar bezala baloratzen lehengo argazkiak”. Ildo horretan, Lapatx zabortegian agertutako argazkiak ere jaso izan dituztela aitortzen du. Dagoeneko 500 argazki inguru biltzea lortu dute; ia gehienak 1940-1960. urteen artean ateratakoak. Aurrera begira, herritarren kolaborazioa eskatzen dute. “Azpeitiarrei argazkiak uzteko deia luzatu nahi genieke, herriari geratuko zaion ondarea delako”. Gainera, elkarteak herriko argazki zaharrena bilatzeko erronka hartu nahi du eta, horretarako, herritarren lankidetza beharrezkoa dela badakite. 4hiru urte barru. Argazki Elkarteak 2010. urterako bildu nahi ditu irudiak. Larrañagak dioenez, “Azpeitiaren 700. urteurrena orduan izango da eta elkarteak herriari egin nahi dion ekarpen xumea izango da fototeka”. Argazkiak bildu ondoren pentsatuko dute zer euskarritan kaleratu. Alde batetik, horiek DVD batean argitaratzeko asmoa dute; eta, bestetik, argazki bakoitzak atzean daukan istorioa azalduko duen liburua plazaratzea gustatuko litzaieke.

Motozaleak Txirrindulari proba. 1958an ateratako argazkia da goikoa. Motozaleen atzean, eskuinean, Jose Antonio Albizuri Zumaia garajeko nagusia ageri da, eta haren ondoan, bere lagun Pruden. Zumaia-ren seme Jose Inazio Albizurik dioenez, argazkian agertzen dira, besteak beste, Iñaki Eizmendi Txapel, Joxe Eizmendi Potxolo, Bixente Etxeberria Prakaundi eta Rafael Zelaia. Saninazioetako trxirrindulari proba batean atera ziren irudiko motozaleak.

Kasinoa Tabernan kontu kontari. Garai batean Goiko Kalen zegoen Kasino tabernan ateratakoa da ezkerreko argazkia (lehen Santo Domingo kalea zena). Ondorengoak ageri dira ezkerretik eskubira: Joxe Antonio Korta Katran, Gregorio Eizagirre Txapasta, Nikolas Egaña, Angel Larrañaga Patxike Txikiyenekue, Elosiagako Benteroko Xanti Bereziartua eta, azkenekoa, Ansolatarren bat izan daitekeen susmoa daukate Argazki Elkartekoek. Hortaz, argazki zaharrak etxean dituen edonoren ekarpena ongietorria izango da Argazki Elkartearentzat. Eta Azpeitiarentzat.

Uholdeak Plaza urak hartuta. Silvestre Otamendiren sendiak utzitako argazkia da. 1953ko urrian Azpeitian izandako uholdeek herriko Plaza Nagusian eragindako anabasa islatzen du. Argazkia udaletxeko teilatutik aterata dago, irudiaren behealdean hango teilak ageri baitira. Uholdeen indarra neurtzeko, kiosko azpiko komunak ikusi besterik ez dago, esate baterako. Era berean, azpimarragarria da irudian herriko azoka plaza zaharra ageri dela.

Urolako trena Inaugurazio ekitaldia. 1926ko otsailaren 22a egun handia izan zen azpeitiarrentzat, Urolako Trena inauguratu zutelako. Alfonso XIII.a Espainiako erregea etorri zen, eta azpeitiar askok harrera beroa egin zioten. Argazkian, Perez Arregi Plazatik geltokira doan zubia ageri da, loreekin apainduta eta esker oneko kartelez josita. Kartel horietako batean, ondorengoa irakur daiteke, gazteleraz: “Azpeitiko herriak Berorren Maiestate Erregea eta gainerako agintariak agurtzen ditu. Gora gure erregea!”.

Fototeka Non utzi argazkiak? Azpeitiko Argazkilari Elkartea. Perez Arregi Plaza 1, 1. solairua. 943 15 06 34 telefono zenbakira deituta (Joxe Ramon Larrañagagatik galdetu).

Beste herrietan

Azkoitia. Juan Jose Olaldek egin eta Azkoitiko Udalak 2004an argitaratutako Azkoitia iruditan liburuak Azkoitiko XIX. eta XX. mendeetako historiaren berri dakar irudien bidez.

Zestoa. Danbolinzulo Kultur Elkarteak Zuri beltzean bizi izanak liburua argitaratu zuen 2005ean. Zestoako gertakariak

AURELIA OTAMENDI Silvestre Otamendi Lasa argazkilari afizionatuaren alaba

“Loiola lorategirik gabeko argazkia bazuen gure aitak”

Silvestre Otamendi Lasa (Azpeitia, 1896) Otamendi bitxi-dendako nagusiak erlojuak saltzen zituen ogibidez, baina denbora librean argazkiak ateratzea gustuko zuen. Aurelia Otamendi haren alabak aitak ateratako argazkiak jaso ditu oinordetzan.

Nolatan hasi zen zuen aita argazkiak ateratzen?

Aitak argazkiekiko zeukan zaletasuna aspalditik dator. Ni txikia nintzenetik gogoraratzen dut hark argazkiak ateratzen zituela. Bitxi-denda 1916an zabaldu zuen, Azpeitian bertan, eta handik gutxira eskuratu zuen argazki makina; I. Munduko Gerraren ondoren-edo erosiko zuen, beraz.

Zer argazki mota ateratzen zituen?

Denetik. Nik gogoan ditut hainbat argazki bilduma: Olazko komentuaren eraberritze-lanak, Lasaoko zubia egiten ari zirenekoa edota Loiola lorategirik gabe zegoenekoa. Dena dela, gaur egun ditugun argazki gehienak familiartekoei ateratakoak dira.

Oraindik ba al dituzu aitaren argazki makinak?

Bai, oraindik ere gordeta ditut. Kamera bat ere bazuen eta filmak ikusten genituen etxeko horman jarritako izara batean.

Zer material duzu gordeta?

Argazki asko ditut gordeta, baita kristalezko negatiboak ere. Negatibo horietako batzuk eman dizkiegu Azpeitiko Argazki Elkarteko kideei, haiek trata ditzaten liburu berri horretarako.

Familiako inork jarraitzen al dio Silvestreren afizioari?

Miguel Otamendi nire anaiak ateratzen zituen garai batean argazkiak. Hark ere afizio ikaragarria zeukan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak